Jose Luis Garza mexikarra hil zen obesitatearen eraginez
Jose Luis Garza mexikarra hil zen obesitatearen eraginez
Bere obesitateari aurre egiteko, Mexikoko osasunbide askori eskatu zien laguntza
Amaia Urra, Josu Urtubia, Maitane Serrano Eskoriatza
Jose Luis Garza Mexikoko estatuari begira, gehien pisatzen zuen obesoen taldean zegoen. Baina azken urteetan, hau da, 2006-2008 urte bitartean depresio bortitz baten biktima izan zen , bere gurasoak hil egin zirelako. Garzak oso harreman estua mantentzen zuen bere gurasoekin eta izugarrizko ezustekoa suposatu zuen eta gertaerak bere bizitza hankaz gora utzi zuen. Egoera latz horren aurrean, Garza etengabe jaten hasi zen eta ez zen etxetik ateratzen. Garzaren neurrigabetasunak ez zuen mugarik eta urte bat pasa ondoren, ezin zen mugitu. Nahiz eta buru belarri bizitza desordenatu batean murgilduta egon, zentzu puntu bat izan zuen eta osasunbideei laguntza eskatu zien, baina ez zuen erantzunik jaso. Garzak laguntza fisikoaz gain, laguntza psikologikoa behar zuen.
Jose Luis Garzaren azken eguna www.farm.com
2008ko urriak 8an Jose Luis Garza mexikarra bere etxean hil egin zen , 47 urte zituela, obesitatearen eraginez, ezin baitugu ahaztu, 452 kilo pisatzen zituela. Haurra zenean takoak eta gozokiak jaten zituen soilik eta esan daiteke hori izan zela bere etorkizun latzean eragin zuten faktore garrantzitsu bat. Zorigaiztoko egun hartan, erreskate taldeek Garzaren etxearen paretan 2 metroko zulo bat egin behar izan zuten. Gorpua etxetik atera al izan zutenean, Metropolitar Ospitalera eraman zuten, baina ospitalean sartu baino lehen, bihotzeko baten ondorioz hil egin zen. Garza diabetikoa zen eta horretaz aparte bihotzeko, biriketako eta giltzurruneko arazoak zituen. Hau da, gure protagonistak bere gorputza zentzuaren mugetatik atera zuen.
Nahiz eta itxuraz Jose Luis Garzaren arazoa fisikoa izan, horren azpian zegoen guztia antzematea garrantzitsua da. Bere arazo pertsonalei aurre egin ez izateak egoera autodestruktibo horretara eraman zuen. Garzak laguntza behar zuen bizitzen jarraitzeko, baina ez zuen erantzunik jaso. Poliki-poliki bere bizitza alde batera utzi zuen eta haren inguruko gehienek iragarri zuten moduan bukatu zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: