EAE-ko Osakidetzak ez du anorexiaren aurkako plan egokirik
Gero eta euskal gaixo gehiago dira, anorexiari aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegotik beste autonomi erkidego batera joan behar izaten direnak
Maitane Serrano, Josu Urtubia, Amaia Urra/Eskoriatza
EAEko Osakidetzak ez du anorexiari aurre egiteko plangintzarik eta mundu guztian bezala, Euskal Autonomi Erkidegoan, 2000.urtetik hona, anorexia gaixotasuna dutenen gero eta kasu gehiago daude. Datuen arabera, nahiz eta bestelako kasuak egon, nerabeak dira gaixotasun hau gehien sufritzen dutenak. Egoera honen aurrean, elikadurarekin lotutako gaixotasun honi aurre egiteko, gaixoak medikuntza pribatura edota beste autonomi erkidego batzuetara joan behar izaten dira.
Anorexia gainditu zuen Natalia Verbeke aktoresa. /eslatele.com
Nutrizioarekin lotutako hainbat gaixotasun aztertzerakoan, gaur egungo medikuntza publikoak, Osakidetzak, aurrerakuntza handiak eta oso egokiak izan diren irtenbide ezberdinak aurkitu ditu. Gaixoen arabera, anorexiari aurre egiteko orduan, ez ditu beharrezkoak eta funtsezkoak diren tresnak.
1998-99. urte bitartean Osakidetzak elikadurarekin lotutako gaixotasunen inguruko tratamendu bat aurrera eramatea erabaki zuen, baina, baliabide espezifikorik ez zituenez, ezin izan zion egoera honi aurre egin.
Gero eta anorexia kasu gehiago
Urtero azaltzen dira Euskal Autonomi Erkidegoan eta hauetariko batzuk ez dituzte tratatzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: