Bi ahizpa modeloren heriotza sei hilabeteren tartean

lukuru 1456151139851 Lukuru | 2009-05-01 19:20

Anorexia, hau da, elikadura ezaren ondorioz, hil zirela, esan dute hainbat komunikabideek, nahiz eta hasiera batean bihotzeko baten ondorioa zela baieztatu.

Amaia Urra, Josu Urtubia, Maitane Serrano           Eskoriatza

2006ko abuztuaren 2an Luisel Ramos modelo uruguaitarra hil zen. Ibiltokitik jeitsi eta minutu batzuetara hainbat aldiz bere onera ekartzen saiatu baziren ere, 22urte zituela hil egin zen. Sei hilabete beranduago, 2007ko otsailaren 13an, bere ahizpa, Eliana Ramos, bere amonaren etxean, hilda aurkitu zuten, bere ahizparen antzeko zirkunstantzietan, biak sehaskako heriotzak izan baitziren. Bien kasuan, bihotzeko baten ondoria izan zela esaten da, baina  medikuek ez dute baztertzen, bihotzekoa, anorexiaren ondorio zuzena izan zelaren ideia.

Bi ahizpen azken desfilea

2006.ko abuztuaren 2an Luiselek pasarelara atera baino lehen, bere ahizpa Eliana besarkatu zuen. Hainbeste denbora espero zuten unea azkenean iritsi zen, bi ahizpek batera desfilatu behar baitzuten. Luiselen ametsa egi bihurtu zen, bere ahizparekin desfilatzeaz gain, modaren astea zelako. Baina, bere egun hoberena, zorigaiztoko egunean bihurtu zen. Bigarren aldiz desfilatu baino lehen, erori zelako.


Desfilatu zuten eguna (Eliana, Luisel)         www.2.bp.blogspot.com

Jendea Luiselengana joan zen zer gertatzen zitzaion ikusteko, baina ez zuen erreakzionatzen. Beste modelo batek ahoz ahoko arnasketa egin zion, baina irtenbiderik gabe.5 minutu  pasa ondoren, anbulantzia iritsi arte, han zegoen mediku bat modeloaren  bizitza salbatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan, jada hilda zegoelako.

6 hilabete geroago, Eliana Ramosek(Luiselen ahizpa) 2007ko otsailaren 13an, hain zuzen ere, hilda agertu zen bere amonaren etxean. Sehaskako heriotza bat izan zen, hau da, bihotzeko baten ondorioa.

Heriotzaren arrazoiak


Luiselen heriotzaren ondoren, Luis  Ramos (Luiselen aita) ongi jaten ez zuela esan zuen eta horren ondorioz, hainbat komunikabideek anorexiaren eraginez izan zela argitaratu zuten. Hala ere, bere bikote zen Jairo Berrondok argi utzi nahi izan zuen Luiselek ez zuela arazorik izan ez anorexia, ez bulimia, ezta drogarekin ere. Elianaren kasuan ere berdina gertatu zela esaten da, baina nahiz eta lankide askok anorexiaren kontua ezinezkotzat eman, Julio Sopetti medikuak ez zuen kontu hau baztertu.

  • Luiselen mutilagunaren arabera, Luiselek ez zuen arazorik izan ez anorexia, ez bulimia ezta drogarekin ere, gainera, garagardorik ere ez zuen edaten.

Bi modelo hauen lagunek esan zuten Luisel hil zen egunean bi ahizpak inoiz baino zoriontsuago ikusi zituztela, egun hura izan baitzen bi ahizpak batera desfilatzen zuten lehengo aldia.


Uruguayko Eliana Ramaos modeloa      www.images.google.es

Bi ahizpa hauekin gertatutakoaren ondoren, beste hainbat ibiltokietan pisu eta masa korporalarekin lotutako baldintzak jartzea erabaki zuten. Horietako bat Espainiako Civeles pasarela izan zen, modeloei masa korporal jakin batetik gora edukitzea eskatzen hasi zirelako. 2006.urtetik aurrera, Londresen eta Milanen ere neurri bera hartu zuten anorexia kasuak sahiestu al izateko.




Utzi iruzkina: