Zezena vs gizakia
Aspaldian
eztabaida sortu du, beste hainbat konturen artean (nola gustatzen zaigun ados
ez egotea) zezenketen kulturak. Nik zezenketaren alde edo kontra jarri
beharrean, beste kontutxo bat plazaratu nahiko nuke. Egia esan askorik ez dut
ulertzen baina galdera bat planteatu nahiko nuke.
Aste honetan,
zezenak izen handiko toreatzaile bat harrapatu du eta hasiera batean bere bizia
ere arriskuan ikusi dute. Baina ez al dute goraipatzen gizona zezenaren aurrean
jartzea? Ez al dira hain ausartak, hain abilak? Zezenaren aldeko aldarrikapen
bat egin nahiko nuke.
Zezen plazaren
erdira ateratzen dira itsu-itsuan. Normalean gainera, ez dira ehuneko ehunean
egoten eta ez beraiengatik, zerbait ematen dietelako baizik. Gizonak alde
horretatik abantaila du, ez badago ondo ez da ateratzen eta punto. Ez da ezer
gertatzen. Biak hor aritzen dira nor baino nor biziraupena helburu. Berriro ere
desabantailan zezena, hasieran beste toreatzaile batzuk xaxatzen baitute bera
nekatuz. Baina batzuetan hainbeste tranpa jasanda ere garaile ateratzen da
zezena. Eta orduan zezenarekin zer gertatzen da? Ez al luke betirako indultatua
izan behar?
NI zezenketen
alde egongo nintzen egoera beretsuetan egingo balute borroka. Zezena eta bere
adarrak vs gizona eta estoka. Orduan ea non gelditzen diren ausart uste horiek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: