Uda bukatu da
Gehienoi gustatzen zaigu uda. Agian eguraldiagatik, agian oporrengatik, agian festa gehienak garai honetan ospatzen direlako. Baina azkena ere berekin dakarte azken asteko euri jasek. Oraindik oparituko digu hondartzara joateko eguzki printzarik udazkenak, etorriko dira zubiak egun batzuk jai hartzeko, festak gehiago bilatu beharko dira baina aurkitzeko arazorik ez duzu izango.
Baina udazkenak berarekin dakar errutina. Udan ere errutina egoten da baina zuk ezarria, zuk nahi duzulako. Kostako zait berriz ere erritmoa hartzea. Baina horrelakoa da bizitza. Zerbait nahi duenak zerbait egin behar du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: