Euskara unibertsitatean
Euskal Herriko kapitaletan ez dagoen unibertsitate batean ikasten dut. Ingeniari izateko nabil saiatzen baina egunero sutan bukatzen dut jendearen hitzen joan etorrian. Ia unibertsitate guztian euskaraz ematen dira klaseak, beraz denek dakite, gehiago ala gutxiago euskaraz. Testuinguruan kokatuta goazen mamira.
Gazteok, ikasleok herriaren etorkizuntzat hartu izan gaituzte mendeetan barrena. Baina euskararen etorkizuna gure eskutan baldin badago, ez dut uste urrutira iritsiko denik. Agoniak luze iraungo du baina indarra ahultzen joango da, denbora aurrera joan ahala. Gutxi entzuten da euskaraz taldeko lanetan. Entzuten den euskera bakarra, ezjakintasunak dakar edo barneratutako hitzek. (Estoy haciendo la laburpen; pasame las ariketas, estoy haciendo los ondorios). Lotsagarria da benetan. Bai euskerarentzat, bai gaztelaniarentzat ere. Euskarako klaseetan jada galderak gaztelaniaz egiten dituzte baxutik.
Huts egin du euskara indartzeko erabili den hezkuntza sistemak. Zerbait aldatu behar da. Gure kontzientziek ez dute bildurrik euskera galtzeko. Gero ez du balio "izkierda abertxalekoa" izatea euskaldunago sentitzeko. Kantu zahar batek dion bezala: "ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituela". Hitzegin dezagun euskaraz, etxean eta kalean, berdin berdin jolasean, eskolan eta lanean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: