Eliza terapeutikoa
Jakina da, gazteok elizarekin ez dugula feeling askorik. Kontua da aste
honetan berriz ere, zoritxarrez, eliza batean izatea egokitu zaidala. Mezetan
sermoi eta jainkoaren goraipamenen aurrean, niri ere inspirazio zerutiarra
etorri zitzaidan. Ez dakit zientifikoki frogatua dagoen baina eliza
terapeutikoa dela iruditzen zait. Adinarekin etorri ohi diren zahartrosien
aurkako erremediorik onena.
Hasteko elizek askotan ez dute irisgarritasun egokirik. Ni egon nintzena
behintzat aldapa ederra igota dago eta ondoren eskailerak igo behar dira. Hori
bertara iristeko behar den paseoa kontutan hartu gabe. Beraz, hasteko eta
berotzeko ariketa fisiko pixkabat.
Baina ez da ariketa fisiko bakarra. Gora eta behera ibiltzen zara mezan
zehar, eseri, zutik jarri, eseriā¦
Gainera apaizaren arabera ariketa aerobikoa egin dezakezu zutik zaudela
bere hitz aspertua luzatzen badu. Sasoian sentitzen bazara eta hori zuretzeko
gutxiegi dela iruditzen bazaizu beti duzu aukera, belaunikatu eta gora-behera
horiei zailtasun puntu bat igotzea.
Bukaera aldera, barrita energetikoen antzeko zerbait ahoratzen dizute. Ez
dakit zerrekin dagoen egina baina jainkoaren indarra omen du barruan. Uste dut
oraindik ez dutela sustantzia dopanteen artean sartu.
Ariketa fisikoa lantzen den arren, ariketa mentalak ere egiten dira.
Memoriaren lanketa egiten da oso modu pedagogikoan, kantak eta erabiliz.
Errezuekin ere egiten da ariketa berbera. Gainera apaizari jarraitzeko askotan
gaitasun mental garatua behar da, honek dakarren buruko gimnasiarekin.
Eliza bilgune den neurrian ere sozializazioa dakar adineko jendearen
artean. Asko mezatara bakarrik ateratzen dira kalera eta oso beharrezkoa da
elkarrizketak izatea ditugun erreflexu berbalak ez galtzeko. Herriko
txutxumutxu gehienen berri izan dezakezu eta partehartzaile izan txutxumutxuen
zurrunbiloan.
Eta pentsatuko duzue hau dena garestia izango dela, hain zerbitzu
osasungarriak izanda dirutza oradindu behar dela. Ba ez! Bakoitzak nahi duena
ordaintzen. Zerbitzuaren erdialdera poltsa bat pasatzen dute eta zuk nahi duzun
diru kantitatea botatzen duzu. Nahi baduzu etxeko giltzekin txapon soinua
imitatu eta kitto, xoxik utzi beharrik ez. Aldiz mejora handia egin badizu edo
primitiban zerbait tokatu bazaizu gehiago bota dezakezu. Zure esku!
Utzi alde batera pilates, wii edo brain training bezelako produktu
garestiak. Joan elizara, eliza terapeutikora! Profesional xantuenek egingo
dizute kasu! Ez galdu aukera! Zure osasunak eskertuko dizu, eta poltsikoak ere
bai!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: