Ama, parlamentari izan nahi dut!
Atzo albistegia
ikusten ari nintzela, krisiaren izenean eginiko murrizketen inguruan eginiko espainiar parlamentuko
berria eman zuten. Justu antzean atera zutela aurrera sozialistek aurrera
beraien neurri ekonomikoa, Zapatari kinka larrian dagoela… Baina nire barneko
bonbila piztu zuena ez zen hori izan, berria ematerakoan datu interesgarri bat
helarazi ziguten. Gaur ez du inork huts egin parlamentuko saiora. Hori ere
albiste bezala eman zuten. Hau entzunda honako gogoetak egin nituen.
Parlamentariek ez
dutela beraien lana betetzen argi geratu zen. Besteok ( herri xeheak) lanera
huts egiten badugu, esplikazioak eman behar izaten ditugu eta bere ondorioak
ekar ditzake. Hauek ere beti egon beharko lukete beraien postuetan, gustatu ala
ez. Beraien betebeharra baita edozein lege bozkatzea, aztertzea, kritikatzea.
Horretarako izan dira hautatuak. Baina beraiek nahi dutena egiten dute eta
denak joaten direnean notizi bihurtzen da. Lotsagarria benetan. Isunen bat
jarri beharko litzateke edo soldaten murrizpena. Gogora etorri zitzaidan nola
euskeraren inguruko lege bat bozkatzen ari zirela Nafarroako parlamentuan,
Nafarroa baiko hautetsi bat falta zela. Arrazoia mendian zegoela, esaiozu hori
zure nagusiari eta gero kontatu esperientzia.
Austeritatea eta
murrizketak bozkatzen ari diren honetan, zergatik ez dute beraiek lehenengo
pausua ematen? Beraien lana ez dute ondo betetzen eta hori gutxi balitz,
soldata altuak dituzte herritar xehearekin konparatuz. Kotxe ofizialak dituzte,
txofer eta guzti, honek dakarren kostuarekin. Gure kontura zenbat kontu ez
ofizial ordainduko ote zituzten batek daki. Hau guztia, Madrila joan eta hiru
txotxongilori diskurtsoa entzuteagatik, zer esango ote du gauez 8 ordu katean
egoten denak.
Lotsagarria da
politikoen jarrera eta salatu beharrekoa iruditzen zait. Beraiek eraman
gaituzte zulo honetara eta guk nabarituko dugu. Beraiek oraindik hor jarraituko
dute beraien trajeekin mundua konpontzeko behatzik mugitu gabe edo mugitzen (e
Iturgaitz!). Total, beraiek ez dute nabaritzen aldaketarik. Handitan parlamentari izan nahi dut!
P.D.: Monarkia
bizkarroia ez dut aipatu ere egin artikuluan bi arrazoirengatik. Aurrenekoa,
azken gertakizunen karietara, agian atxilotu egingo nautelako eta bigarrena
artikulu oso bat beharko nukeelako beraien bidegabekeriak azaltzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: