Praktikak Radio Vitorian

loreal 1456151105650 Loreal | 2008-04-17 10:46

Egia esan, Radio vitorian hasi nintzen lehen egunetik orain arte, oso guztora aurkitu izan naiz bertan. Bertako lankideak hasiertaik laguntzeko prest egon dira. Beraiei esker irratiko beste lankide bat naiz.

Bestalde praktika hauek, ikasteko aukera oso ona eskeintzen dute. Egunero zer edo zer berria ikasten duzu, zailtasunekin aurkitzen zara, azken orduko aldaketak..bestalde prentsa aurrekotara joaten gara, bertan ahotsak jaso, ondoren irratira bueltatu, albistea idatzi, grabatu...

Telefonoz egin beharreko elkarrizketaren bat ere suertatu zait, bi politikari izan ziren zehazki eta esperientzia polita izan zen. Hori bai deiak egin baino lehenago ondo informatuta egon behhar dauka batek, ondoren hanka ez sartzeko.

Oraindik uztailerarte jarraituko dut goizero Radio Vitorian, espero dut hemendik aurrera ere gogoz ailegatzea bertara. Esperientzia polita ari da eta izaten.


Utzi iruzkina: