Oraina

loreal 1456151105650 Loreal | 2008-04-18 09:22

Egun nere bizitza beste edozein gazteren antzerakoa da, ez du zer berezirik. Unibertsitatera joaten naiz, ingeleseko eta alemanierako klaseetara, asteburua iristeko irrikitan izaten naiz, eta hau heltzean farra onak botatzea guztatzen zait.

Batzuetan nire bizitza nahiko monotonoa dela sentitzen dut, egunero berdina egiten dudala pentsatzen dut; irratira joan goizean, ondoren unibertsitatera, alemaneko klasera eta afaldu eta gero telebista apur bat ikusi eta ohera! Beti da antzerakoa.

Esperientzia berriak bizi nahi ditut, beste jende bat ezagutu, nire herria den Oñatitik denboraldi on batean aldendu...Batxilergoa bukatu nuenean kanpora joateko idea nuen, eta gutxienez bilbora mugituko nintzela pentsatzen nuen, baina azkenean eskoriatzako unibertsitatean amaitu nuen eta oraindik ez da iritsi momentu hori non maletak hartu eta nire etxea ez den beste pisu batera mugituko naizena, pisukide berri batzuekin eta ingurune berri batean.

Ia laister nire bizitzak aldaketa bat jasaten duen, etorkizunak emango dit erantzuna.


Utzi iruzkina: