Innerarity
Daniel Inerarity filosofoak Huhezin izan zenean, informazioaren gizartean bizi garela kontutan harturik, gai honen inguruko gogoeta eta adierazpen batzuk eskeini zizkigun.
Inerarity filosofoa izateaz gain, Zaragozako unibertsitaeko irakaslea da. Saiakeraren arloan hainbat sari nazional eskuratu ditu, Minguel de Unamono sariaren jabe ere bada.
Filosofoarentzat gizarte honek gainditzeko duen handycap handiena gehiegizko informazioaren arazoa da. Berak zera defendatzen du, inguratzen gaituen gizarteak guk baino inteligentzia gehiago duela. Gizarte honetan ez dugu gure burua aurkitzen, noraezean aurkitzen gara, ezjakinak gara. Informazioa aukeratzen iksi behar dugula dio, kontrastatzen ikasi eta benetan interesatzen zaiguna hautatu. Informazio globalizazioa ez da informazioaren parekoa.
Danielek hainbat aholku eskeini zituen gehiegizko informazioari aurre egiteko: arreta maneiatu, informazioa ezabatzen jakin, norberak bere ideiak izan, talde lana zer den ezagutu eta asteginez hartu eta azkenik ahalik eta zehatzenak izan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: