Ongi etorri

lizeokomenditaldea 1456151100361 Lizeoko Mendi Taldea | 2010-03-10 17:05

Honen asmoa xumea da: txangoen aurretik lehenago eta zabalago ematea informazioa, eta haien ondoren ere mendian biltzen garenok txoko bat izatea haiei buruzkoak elkar banatzeko edo iradokizunak egiteko.

Gurasook gurasoentzako sortutako ekimen txiki honek baliagarria zaigun edo ahaztutako blogen zerrendara igarotzen den, denborak esango du.

Horrek ez gaitu soberan kezkatzen, aurrerantzean ere mendiak, bailarak, errekak eta kobazuloak izango baitira gure benetako topalekua.

Laster arte eta ondo bizi, merezi duzu eta.


Utzi iruzkina: