Abenduko 4. Igandea - A urtea

kanta.jaunari@gmail.com 1669749774398 liturgia.euskaraz | 2022-12-09 12:10

kanta.jaunari@gmail.com 1670585230279

Irakurgaiak hemen.

23. Salmoa : partitura - entzuteko.

Igande huntako kantua : Goiz argia P 31

Kantuen hautua :

Sartzea : Goiz argia P 31 - Bakea zuzentasuna E 11

Ogi eta arnoaren ekartzean : Organoa

Kominionean : Zato gure Jauna E 5 - Zato Jaun amultsua E1

Bukaeran : Alaitasuna lur guzian E 14 - Aingeru batek Mariari V 4-10 : Jarraikiz Arkanjeluari...

 

Fededunen otoitza (proposamena bat Fededunak aldizkariatik) :

“Emanuel”, Jainkoa gurekin dugunaz geroz, otoitz huntan hari osoki fida gaitezen...

1 - Beren biziari erran-nahi bat eman nahi diotenentzat; fedean ahulduak, lokartuak edo galduak direnentzat, Elizak ager ditzan bere maitasuna, esperantza eta sinestea. Egin dezagun otoitz.

Errepika : Zato, Emanuel, zato gutartera, zato, Emanuel, gure salbatzera !

2 - Maria bezala, esperantzetan diren emazteentzat, burraso guzientzat, Jaunaren maitasunean aurki dezaten nori fida. Egin dezagun otoitz.

3 - Paulo bezalako lekuko ausartak altxa ditezen, berriona gure munduan hedatzeko. Egin dezagun otoitz.

4 - Eguberriko zirrimola kormertzialen erditik girixtinoek eta gogo oneko bihotzek atxik dezaten bizirik egiazko Eguberriren maitasunezko mezua. Egin dezagun otoitz.

Jauna, landa ezazu bihotzetan Eguberriko mezua eta igor-aguzu bihotz berritzen gaituen Izpiritua, libre eta suhar eginik, landatu haziak eman dezan fruitu. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.