Abenduko 3. Igandea - A urtea

kanta.jaunari@gmail.com 1669749774398 liturgia.euskaraz | 2022-11-30 06:57

kanta.jaunari@gmail.com 1669814806458

Irakurgaiak hemen.

145. Salmoa : partitura - entzuteko.

Igande huntako kantua : Alaitasuna lur guzia E 14

Kantuen hautua :

Sartzea : Alaitasuna lur guzia E 14 - Bakea zuzentasuna E 11

Ogi eta arnoaren ekartzean : Jainkoaren hats bizirat K 11

Kominionean : Zato gure Jauna E 5 - Zato Jaun amultsua E1

Bukaeran : Alaitasuna lur guzian E 14

 

Fededunen otoitza (proposamena bat Fededunak aldizkariatik) :

Bozkariozko, bakezko igande huntan... Otoitz egin dezagun Jaunaren erreinua denentzat etor dadin.

1 - Lurra gure eskuetan utzi daukuzu, laborariek biziaraz dezaten eta osagarri iturri bilaka dadin, ttipienek ere zure dohainetan parte on ukan dezaten. Egin dezagun otoitz.

Errepika : Etor bedi zure Erreinua ! edo : Emaguzu, otoi Jauna, zu ganik den zoriona !

2 - Oraiko Elizaren baitan sor ditzazun esperantzazko loreak. Egin dezagun otoitz.

3 - Gizonak nahi dituzu zutik eta zoriontsu. Eritasunak eta ahuleziak lehertueri, emozute indar eta esperantza. Egin dezagun otoitz.

4 - Fedez itsu girenentzat, zure Izprituak pitz ditzan gure baitan bakezko hitzak eta obra libratzaileak. Egin dezagun otoitz.

Zure etortzearen beha gaudela, emaguzu Jauna bihotz berrituko gaituen Izpiritua eta zure haur guziek goretsiko zaitutugu, zure Semearekin eta Izpiritu Sainduarekin, gizaldi eta gizaldi guzietan. Amen.


Utzi iruzkina: