Abenduko 2. Igandea - A urtea

kanta.jaunari@gmail.com 1669749774398 liturgia.euskaraz | 2022-11-29 21:26

kanta.jaunari@gmail.com 1669814499447

Irakurgaiak hemen.

71. Salmoa : partitura - entzuteko.

Igande huntako kantua : Zato Jauna E 3

Kantuen hautua :

Sartzea : Zato Jauna E 3 - Goiz argia P 31

Ogi eta arnoaren ekartzean : Nere bizia B 9 - Organoa

Kominionean : Zato gure Jauna E 5 - Elgarren ogi D 4

Bukaeran : Alaitasuna lur guzian E 14 - Zato Jaun amultsua E1

 

Fededunen otoitza (proposamena bat Fededunak aldizkariatik) :

Jainkoaren esperantzak bizi gaitu. Munduko haur guziak gomendatzen dizkiogu.

1 - Gaur egungo profetentzat, akitu gabe esperantzazko bideak sortzen dituztenentzat: Jainkoaren erreinurako lanean ari baitira. Egin dezagun otoitz.

Errepika : Entzun, otoi, Jauna, zure haurren oihua.

2 - Buruzagi eta herri arduradunentzat, juztizia eta bake bideak elgarrekin bila ditzaten. Egin dezagun otoitz.

3 - Bidegabekeria eta herraren biktima direntzat : barkamenak zutik eman ditzan biktimak eta hobendunak. Egin dezagun otoitz.

4 - Gure komunitate hunentzat : Eguberriren esperantzak itxuralda gaitzan eta egin gaitzan ausartago. Egin dezagun otoitz.

Joanes Batistak bezala behin eta berriz errepikatzen daukuzu zure Erreinua hurbil dugula. Hunki-zkitzu gure bihotzak, girixtino girenak, bake eraikitzaile, esperantza sortzaile izan gaitezen. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren eta Izpiritu Sainduaren batasunean beti gurekin baitzaude, menderen mendetan. Amen.