Abenduko 1. Igandea - A urtea

kanta.jaunari@gmail.com 1669749774398 liturgia.euskaraz | 2022-11-29 20:27
2

kanta.jaunari@gmail.com 1669814363533

Irakurgaiak hemen.

121. Salmoa : partitura - entzuteko.

Igande huntako kantua : Kanta zagun guziek E 2

Kantuen hautua :

Sartzea : Kanta zagun guziek E 2 - Jesu Kristo zu zare E 4

Ogi eta arnoaren ekartzean : Goiz argia P 31 - Organoa

Kominionean : Zato Jaun amultsua E 1 - Zurekin goazi Jauna D 15

Bukaeran : Alaitasuna lur guzian E 14 - Maria Jainkoak zaitu V 24

 

Fededunen otoitza (proposamena bat Fededunak aldizkariatik) :

Etorri zaigu abendoa, gure etsipen, ilunbe eta miseria guzien azpian gordea dagon esperantzari hats emaiteko garaia.

1 - Amodiozko Aita, indar berri ezazu Eliza-arduradunen baitan zurekilako egiazko batasunaren gutizia. Egin dezagun otoitz.

Errepika : Etor bedi zure Erreinua !

2 - Giza seme-alaba guzien Aita, gure buruzagien baitan bultza ezazu justiziaren eta adiskidantzaren xedea. Egin dezagun otoitz.

3 - Aita salbatzailea, fededun giren guzieri emaiguzu su eta hats, Eguberriko esperantza berria bete betean presta dezagun. Egin dezagun otoitz.

4 - Aita amultsua, emozute argi eta bake hil zorian daudeneri eta haien familieri. Egin dezagun otoitz.

Gure mundu hau esperantza berri baten haiduru dago. Emaguzu bihotz berritzeko grazia, atxik gaitzazu elgarren arteko maitasunean erne, zaude ezinduen eta ahulduen ondoan, zu errege bizi baitzira Jesu Kristo zure Semearekin eta Izpiritu Sainduarekin batean, menderen mendetan. Amen.