Dialnet
Dialnet hemeroteka birtualaren gainean jardungo dugu oraingoan. Hemeroteka birtual honek eskuragarri jartzen ditu Interneteko lan akademikoak. Hainbat unibertsitatetako liburutegiek hartu dut parte ekimen honetan.
Dialnet-ek bidea ematen du hispaniar errekurtso bibliografikoetara heltzeko. Eskaintzen dituen funtzioen artean hauek dira nagusienak:
Hemeroteka birtuala
Liburutegi birtuala
Alerta bibliografikoen zerbitzua
Testu osoen bilketa zerbitzua
Liburutegi eta hauen erabiltzaileetarako zerbitzu plataforma
Errioxako Unibertsitateak 2001. urtetik martxan daroan proiektua da hau. Interneteko esparru honetan dagoen datu baserik handiena eta gaurkotuena da. Izan ere, Espainian argitaratutako artikulu eta aldizkariak biltzen ditu, UCM aldizkarietan argitaratutako artikulu osoetara heltzeko bidea ematen du, eta gainera, Espainian argitaratutako monografia kolektiboen artikuluak ere eskaintzen ditu.
3.457 hispaniar aldizkari eta 824.836 aldizkari artikulu dagoz, baita 150.000 monografia kolektiboen artikuluak eta 37.000 testu osoko artikulu ere.
Dialnet-ek aipatutakoaz gain hurrengo argitarapenak ere eskaintzen ditu: doktore-tesiak, monografia kolektiboak, ekimen hau osotzen duten unibertsitateek egiten dituzten argitalpen zerbitzuak.
ITURRIA:
http://biblioteca.unex.es/guia/DIALNET.ppt
Iruzkinak
Utzi iruzkina: