Hilpuinak liburua

libtrail 1456151073789 LIBTRAIL | 2010-06-20 12:56

Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kale ilun batean ere...

Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik... Joxemari Urteaga Lazkaon jaio zen 1961ean eta Ondarroan bizi da. Argitalpena Elkar.


Utzi iruzkina: