Coloradoren Arroila Handia

lesbarriosesame 1456151063510 Les Barriosesame | 2012-06-08 08:35

Les Barriosesame aldizkaria orain ere  interneten  dago munduko leku izugarrienak eta interesgarriak aztertzeko
                                     

Arroila Handia Coloradoko ibaia zulatutako arroila da, albo biak oso malkarrak dituena, Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuan kokatua.Ibaiak garraiatzen dituen lohi eta jalkinek,hau da, sedimentuak, kolore gorria ematen diote urari, eta hori zela-eta jarri zioten Colorado izena. Ala ere, aspaldi bateko Colorado ibaiko basur lokaztu gorria ia erabat desagertu da, hamaika urtegiz galgatu eta kudeatutako gaur eguneko ibaian.

Edukiera

Arroila Handian zehar ur korronteak eguneko 40.000 tona jalkin garraiatzen baditu ere, kopuru hori ezer gutxi da urtegiak eraiki aurretik eroaten zituen zamekin konparatuz: 380.000tik 500.000 tonara eguneko

Arroila Handiaren zatirik handiena, Ameriketako Estatu Batuetako lehenengo parke nazionaletako den Coloradoren Arroila Handiko Parke Nazionalaren barruan dago.

Arroila Handiaren parte izugarriena.

Arroila Handiaren alderik ikusgarriena edo, ezagunena, babestuta dago Grand Canyon National Park modura, totalean 4.925 km2-ko zabalera edukiz (neurri hori 1975etik aurrera du), hau da, Araba gehi Bizkaiaren tamainuko parkea gutxi gorabehera. Horrez gainera, inguruko lurralde guztia legearen gerizan aurkitzen da nola edo hala, figura juridiko desberdinen barruan: baso nazionala, laketze-gune nazionala, edota indioen erreserba. Beraz, hedaduraren aldetik eremu zabala da Arroila Handia.

Las Vegaseko bidai ezin bestekoa

Arroila Handia bizitatzeko hainbat forma daude:Helikopteros,soka betkin kaitsiera egiten etb.Gainera agentzia  bidai asko daude hau bizitatzeko eta batzuk ez oso garestiak

                   .


                                      Jon Fernandez


Utzi iruzkina: