ZERGATIK

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-02-19 00:00

LEMNISKATA. Goierriko Zientzia Sare Herrikoia

SARRERA BEZALA (ZERGATIK)

                     

Zientzia, bere edukietatik aparte, zibilizazioaren ezaugarri kultural bat ere bada. Mundua eta errealitatea ezagutu, konprenitu eta erabilgarri diren tresnak garatzea aspaldiko jarduera izan da giza komunitateetan. Baina zientzia modernoa gizakiaren arrazoimenaren eta egia faltsutik bereizteko bere nahia eta gaitasunean kontrajarria dago aintzinako gizarte espiritista eta mito zale haiekin. Kontrajarrera horrek bizirik jarraitzen du gaur egun ere, “epistemologia” edo “ontologiari” dagokien hausnarketa eta eztabaideei begirada bat eman besterik ez dago. Eta exemplu bezala “posmodernismo” eskola erradikal batzuen erlatibismo epistemologikoak eragin duen eztabaida eta hainbat gizarte esparruetan daukan indarra aipatuko nuke.

Bestalde, gaur egun “teknozientzia” deitzen diogun makineria izugarri hori dela eta, zientzialari eta teknologoek sortzen duten ezagutza, eta egia-faltsua argitze hori, geroz eta “esoteriokoagoa”, adituen eskuetan bakarrik, da gizartearentzat eta “anonimoagoa” suertatzen zaio. Ezagutza zientifikoa eta teknologikoa adituen esparrura mugatuta dago, eta horrela herritarrek ezagutzaren eskubidea eta ezagutzeko grina galtzen dute. Herritarrek ikuspuntu orokor eta egokirik gabe gelditzen dira.

Eguneroko bizitzan eta “gobernamendu” erakundeetan hainbat erabaki hartzerakoan teknologo edo “adituen” ezagutzak pisu haundia izaten dute. Kasu askotan “aditu” horiek ere erabat zatituta egoten dira diagnostikoak edo ekimen egokiak aukeratzerakoan, eta zenbat eta haundiagoa “adituen” eta herritarren ezagutza mailaren tartea geroz eta gizartearen gaitasun demokratiko txikiagoa. (Edgar Morin-ek, beste batzuen artean, “demokrazia kognitiboa” aldarrikatzen du gaurko egunean).

 


Utzi iruzkina: