Urtarrila, Matematikaren bila zikloa arrakasta haundiz amaitu da

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2018-02-04 10:25
1

Arrakasta haundiz amaitu da aurtengo "Urtarrila, Matematikaren bila" zikloa. Zikloan programatutako 4 hitzaldiek 360 pertsona bildu dituzte guztira eta, IV. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako erakusketak ehundaka ikusle izan ditu. Eskerrik asko !

Martxoan izango gara berriro zuekin "Made in Goierri, etorkizuna sortzen" zikloarekin. Dagoeneko programazioa lotuta dugu 4 hitzaldi eta erakusketa batez. HINE S.A. izango da enpresa gonbidatua. Ziberseguritatea, ikerketa eta enpresaren arteko lotura bertan izango dugu. Folkloreak ere izango du bere txokoa Igartza Musika eta Loinaz Musika Eskolarekin batera antolatzen dugun ekitaldian.

Gonbidatuta zaudete !


Utzi iruzkina: