NONDIK DATOR MUTUR BELTZ EGUNAREN IZENA?

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2014-09-20 00:09

Trenaren 150. urteurreneko ospakizunei MUTUR BELTZ eguna izendatu dugu antolatzaile guztien artean. Baina, zertan oinarritu gara Lemniskatakoek izen hori proposatzeko?

Beasaingo Abarizketa (Abezketa) baserriko Antonio Barandiaran zenak, Ignacio Barandiaranen aitonak (Kitto tabernako Andoniren aita) kantatzen omen zuen Ignacio umea zenean, trenaren erritmoa imitatuz.Gure taldekidea den Martin Garciak jasoak dira.

          "TXOKOLATERA MUTUR BELTZA

           MUCHA CARGA

           POCA FUERZA

           ESTA CUESTA

           LO QUE CUESTA

           CASETERA MUTUR BELTZA".

(Caseterak, dirudienez, "paso a nivel"etaz arduratzen omen ziren).

 


Utzi iruzkina: