Aldaketak blogean

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2016-03-02 00:00

lemniskata 1456904651177

Hainbat aldaketa ikusiko zenituen dagoeneko blog honetan. Lehenengoa, itxurakoa; ustez atseginagoa da orain. Bigarrena, helbidearena: lehen .com domeinua bazuen, orain .eus erabiliko da. Aldaketa guzti hauek blogak.eus eko administrariek erabaki eta egin dituzte.

Baina dena ezin aldeko izan. Hainbat arazo ere sortu dira. Nabarmenena, bertan ditugun hainbat informazio eskubiko zutabeko esteken bidez genituen antolatua eta, orain, ez dute funtzionatzen. Esan didatenez, zuzentzen ari dira; beraz, egokitze prozesua amaitu arte pazientzia eskatzen dizuet. Bitartean, google bilatzaileaz baliatu beharko duzue behar duzuena topatzeko.


Utzi iruzkina: