KLASEKO ABENTURAK ETA KALENTURAK!
Hemen nago klasean aspertuta, gehienak apunteak hartzen ari diren bitartean,ni zeharo aspertuta nago,batzuk elkarrekin hitzegiten,beste batzuk lo eta beste pare bat menage a trois bat egiten maixuarekin. Ez dakit iada bereizketa egiteko gai naizen,honetarako gaitasun handia behar da eta, edo pelota egiten ari dira maisuari edo menage a trois bat egiten ari dira. Bitartean,sarean nabigatzen egon eta gero, itsasontzian mareatu egin naiz. Oraindik ordu eta erdi geratzen da eta ez dakit zer egin. Altxatu nahi dut eta klasetik alde egin, baina ezin dut!
Izerditan nago,kriston beroa egiten duelako, batzuk jertse,kamiseta luze eta dena dute,nik nikia daramat eta ito beharrean nago. Buruak patinatu egiten dit, NAZKATUTA NAGO!
Hobe,George A.Romeroren pelikula bat ikusten egongo banintz,lasai,sofan botata,gustora. Baina klasera egon behar. Ez irakurri hau, ene paranoiak dira,
Irakurri,entzun,ikasi,ETA KAKA PILA BAT IRENTSI! Hinbeste diru ordaindu eta gero,nire buruari egiten diodan galdera da: ZERTARAKO OSTIA BALIOKO DIT HONEK NIRI? Agian egunen baten garrantzitsua izango zaidalako? Egunen baten? Eta non ostia dago gaurkotasuna? Bizitzaren okasoan agian?
Egin dezagun diagnostiko bat: guk egunerokotasunari aurre agiteko armak behar ditugu, formakuntza praktiko bat, marko teoriko batekin jantzita. Demagogia merkeak ez du ezertarako balio,irreala delako,utopikoa. Ez dezagun hutsunea partxeatu.
Guk behar ditugun elementuak,praktikoak behar dira izan, momentyuan zer egin jakiteko,egoera desberdinei modu egokian aurre egiteko eta ez egunen baterako.
Klasea ematen ari den maixua ura edanez dabil, mihia lehorra dauka ez delako ixilik geratzen!
Hau irakurtzen duenak pentsatu dezake, testu hau idazten ari den pertsonaren koadro klinikoa kezkagarria dela, ba agian bai.
Eta normala da, idazten ari naizen zentzugabekeria honek, klase aspergarri batean duelako oinarria.
Asiske irakurle maitea, barkatu denbora glatze honegatik.
Jokin L.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: