dubai eta Burj Khalifa
Dubai Arabiar Emirerri Batuetako hiri eta emirerri baten izena da. Dubai, Arabiar Emirerri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da, eta bigarren emirerririk garrantzitsuena. Hiriak dituen diru-sarreren %6 bakarrik dator gaur egun petroliotik, gero eta garrantzi handiagoa dute merkataritzak eta turismoak.
Dubaiko arkitektura eta hirigintzaren hainbat adibide.
Azken hamarkadan zehar, eraikuntza proiektu itzelak jarri dira martxan Dubain, irla artifizialak, etxeorratz itzelak, eta Guiness errekorra hautsi edo hautsiko duten beste hainbat eraikin edo proiektu. Duela urte batzuk herrialdeko bigarren hiririk handiena zena, gaur egun, hiriburua den Abu Dhabiren aurretik jarri da.
Burj Khalifa edo "Burj Dubai" hiriaren erdigunetik mendebaldera 2004ean eraikitzen hasi zen etxeorratza da. 2008an altuera maximoa eskuratu zuen eta ordutik munduko egiturarik garaiena da, 808 metro eta 160 solairu baino gehiagorekin. 2010. urtearen hasieran ofizialki zabalduko da. Eraikinak 162 solairu ditu, eta hainbat erabilpen izango ditu, etxebizitzak, bulegoak eta erabilpen komertziala besteak beste. Dena den, eraikinari buruzko datuak sekretuan gorde ziren, eta ez zen zehaztazun osoz esan, zein izango zen eraikinaren benetako altuera. Dorrearen eraikitze azalera 464.511 metro karratukoa da, eta 3.000 bat kotxerentzako lurpeko aparkalekua dago.
Skidmore, Owings and Merrillarkiteto estudioak diseinaturiko eraikina. Munduko altuena izateko helburuarekin altxaturiko eraikin honen altuera hasieran argitara eman ez zen arren, azkenik 2010eko urtarrilaren 4ko inaugurazio ekitaldian 828 metrokoa zela esan zen, antenaren altuera kontutan izanda.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: