Animaliak, laborategiko lehengaiak
Aspalditik egin izan dira esperimentuak animaliekin. Darwin izeneko gizon batek giza fisiologiaz ikasteko metodo zientifiko hori egiten zuen. Ordutik, asko sofistikatu dira saiakuntza. Orain, gehitu egin da erabilitako animalia-kopurua. Gaur egun, Europako Batasunean animalia bat erabiltzen da hamabi minutuko, Japonian bat bi minutuko eta Estatu Batuetan bat minutuko. Europako Batasunean ikerketarako animalia gehien erabiltzen dituen estatua Erresuma Batua da, eta, haren ondoren, Frantzia eta Alemania.
Ikerketan animalia-mota bat baino gehiago erabiltzen badira ere, karraskariak dira laborategietako izarrak, eta bereziki saguak eta arratoiak. Animalia horiek erabiltzeko bi arrazoi nagusi daude: azkar ugaltzen dira eta prozesuak epe laburrean ikusteko aukera ematen dute. Gainera, ugaztunak izanik, haien organismoak antzekotasun nabarmenak ditu giza organismoarekin. Beste ugaztun batzuk ere antzekotasun horregatik erabiltzen dira.
Ugaztunak ez diren animaliekin ere egiten dira ikerketak, ordea, eta azken urteetan odol hotzeko espezieen kopuruak gora egin du hainbat herritako laborategietan. Ikerketak garatuz joan diren heinean, espezializatu egin dira zenbait lekutan animalia horietako asko helburu jakin batzuetarako hazten. Arrunta izaten da, gainera, animalia bera esperimentu bat baino gehiago egiteko erabiltzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: