Nik sorgin bat izan nahi dut

laube 1456150861201 LAUBE | 2007-12-30 00:00

 

Nik sorgin bat izan nahi dut

Libre dabilen sorgin bat

Nik sorgin bat izan nahi dut

Ni ez naiz zuen morroi bat (bis)

Ukabila eskuan

Iraultza buruan

Irrintzi ahoan

Eta zuek sorgindu (bis)

 

Garai batean Mari ta irrintzi

horrekin sorgin erabat

Sinesmena aitzakiarekin

auskalo sutara zenbat

Orain, berriz, zergatik zulora?

Hitzak, ideiak gehienbat

Euskaldunak sorginak garela

ez da lehengo kontu bat

 

Nik sorgin bat izan nahi dut…

 

Porrero asko daukagu hemen

hori da zuen tankera

Pekatua bada jalgi plazara

bakarrik ez joan ohera

Jaien moduko zerurik ez da

plazan dago kristo bera

Inauteriak kalean daude

sorgin guztiak atera

 

Nik sorgin bat izan nahi dut…

 

Inauteriak datoz gurera

ta iritsi da otsaila

Inauteria maite duena

doa mozorroen bila

Sorginkerian murgildu gera

kalean da jende pila

Ta juergarako balio ez duna

etxean gera dadila

 

Nik sorgin bat izan nahi dut…

 

Inauteria iritsi zaigu

hemen dugu honezkero

Haize hegoa giro epela

jendea dabil gaur ero

Plaza erdian ikusten ditut

sorgina eta porrero

Apaiza zezen jantzita

eta alkate jauna torero!

 

Nik sorgin bat izan nahi dut…

 

Gauak izkutatzen gaitu eta

mozorrotuta gainera

Pena guztiak erreko dira

negua utzi aldera

Suaz dantza makila altxatu

orain gora gero behera

Eguzkia atera baino lehen

goazen sorgin etxera

 

Nik sorgin bat izan nahi dut…

 

Pirata, apoa ta bakeroa

gatoz gu Agurainera

Pekatua egin nahi baitugu

hauxe kalean hobe da

Gaur gu ez gara gu eta beraz

ederki mozkortu gera

Pekatu jaia hemen dago ta

goazen denok pekatzera

 

 


Utzi iruzkina: