Berripapera: Izerditan hasi baino lehen bagoaz!

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-06-23 17:52

 


ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN

BERRIPAPERA

2009-6-23 EKAINEKO ALEA

Eta lasai, ez gara eta oraindik izerditan hasi… ondo ureztatuta sartu gara udan Arabako bertsozaleok.

Maiatzean eta ekainean zehar ABETXIKI, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 2009ko edizioa jokatu da, Arabako bertsojale gazteen topaketak eta azpiko iruditan ikusi dezakezuen bezala, loreak eta fruituak sortzeko nahikoa ur eta lur izan dugu Araban…

Gazteak sortzeko, eta helduak (eufemismo bat da, noski) frexko mantentzeko eskaintza ederra izan dugu beraz. Ea jasotako ur guzti honek uda osoan zehar irauten digun…

Baina egarri handia duenak izango du dudarik gabe, non freskatua: bertso udalekuak baitatoz, Errebantxa saria Uztailaren 4ean Kanpezun eta Gasteizko jaietako bertso saioak…

Gure partetik, irailera arte. Frexko bizi!



Utzi iruzkina: