Ska musika

lastres 1456150848698 lastres | 2007-10-26 19:47

Ska jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1950eko hamarkadako sound systemetan sortua.

Kingstonen jaio zen, Jamaikako hiriburuan, 1950. hamarkada amaiera aldera. Ska izena DJ baten omenez jarri zioten onek Ska bovie oihukatzen zuelako.

Geroago lehen ministro izango zen Edward Seagak 1958an West Indian Record Limited sortu zuen, irlako taldeen musika produzitzeko. Azkenean hamarkada bukaeran jamaikar musikariak jazza eta rythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Horrela sortu zen Ska.

1964an New Yorkeko mundu feria profitatuz Ska munduaren aurrean presentatzen da eta laster AEBtan eta Erresuma Batuko listetan punta-puntan jarriko da.


Ska-Punk

1970eko hamarkadan punkarekin nahastu zen, soinu azkarrago eta potenteago bat lortuz, eta ordutik aurrera ezagunago egin zen Europan guztiz. 1980-1990eko hamarkadetan estilo desberdinekin nahastu da ska, talde ugari sortuz.


Utzi iruzkina: