Marea

lastres 1456150848698 lastres | 2007-10-16 13:05

Kaixo,

Musikaren inguruko blog honi Marearen CD berriarekin eman nai diogu hasiera, beraien lan berria, "Las Aceras Estan Llenas De Piojos", kalean baita iadanik, eta CD hutsa edota CD+DVD moduan dugu eskuragarri dendetan.

Berriozargo taldeak, lan berriarekin betiko bideari jarraitzen badiote ere taldearen heldutasuna agerian jartzen digute 11 abesti berrirekin. DVD-an, Katalunian emandako kontzertu bat aurkituko dugu aurreko disketako abestirekin, eta zertxobait gehiago ordaindu behar bada ere pena merezi du nere uste apalean, CDak bakarrik12 Euro inguru balio dituelako eta CD+DVDak aldiz 15 Euro inguru, eta 20 abestiko DVD batek hiru euro horiek merezi ditu.

Taldeak lan berrian ez du berritasun handiegirik egiten, baina hasieratik argi zeukaten betiko rock&roll-aren aldeko apustua egingo zutela beraien estiloarekin.

Informazio gehiago (kontzertuak, diskografia,...):http://www.losmarea.com/


Utzi iruzkina: