Gazte Eguna

lastres 1456150848698 lastres | 2007-11-05 19:09

                                    GAZTE EGUNA 07

 

Azaroaren 17an, Usurbilen gazte eguna ospatuko da eta bertan festa giraos gozatzeko aukera aparta izango da. Gazte egunak aldarrikapenerako eta jendea ezagutzeko aukeraz gain hainbat euskal talderen kontzertuez gozatzeko ere beta ematen du.

 

Aurtengo ekitaldirako gaztetasuna nabari da programan, Ojos de Brujo taldea beterano xamarra bada ere eta Latzen  aspaldiko taldea izanda ere, azken hauek bigarren gaztaro bat bizitzen ari dira cd berria atera ondoren. Delorean taldeak bestalde, bere estilo propioarekin bidea egiten ari da gure artean eta hauekin girorik behintzat ez da faltako. Azkenik Oliba Gorriak taldeak bere ibilbide onari jarraitu nahi dio gaur egungo gazteengan sustraiak sakon boteaz.

 

Bestalde kontzertuen ostean Edan taldearekin erromeria izango da goizalderarte, Egan talde mitikoaren tributo moduko talde bat da Edan.

 

Besterik gabe ea nik ere azaltzerik badudan,

 

Aio!


Utzi iruzkina: