GAURKOA
GAURKOA
Hasiera duen orok bukaera berarekin darama. Zerbait bukatzeko arrazoiak, zerbait hasteko adina daudenak, edo gehiago izan daitezke.Baina nork, noiz, nola, zergatik, zertarako eta antzeko galderei erantzunez edo sinpleki nahi dudalako erantzunez, batzuetan gu,geroni gara zerbaiti abiada edo hasera emateko prest gaudenak, inork ezertara behartu gabe,nahi dugulako,besterik barik.
"He Toro" esan eta hementxe nago.Ez dakit zeren plazan, ez dakit zeren eta zeinen aurrean, guztiz ezezaguna egiten zaidan eremuan, baina hemen nago. Egia esan, ez dakit zertara natorren ezta zer egingo dudan, (dena aurrez ikusitako helburu,xedez,antolakuntzaz,planifikazioz beteriko gizarte honetan zer egingo dudan ez dakidala aitortzea politikoki zuzena ez ian arren) baina zerbait egiteko gogoa sentitzen dut.
Ez dut inolako pretentsiorik
Istripu txiki batek etxean egotera behartu nau.Egoera profitaturik, aspaldi hor barruan dabilen zerbait gauzatzeko gogoz nator,besterik gabe. Neretzat eta partekatu edo konpartitu nahi duenarentzat.KAIXO handi bat guztientzat.
Maribi
Iruzkinak
Utzi iruzkina: