LIZARRA 2007
viernes, 15 de junio de 2007, 8:51:34 | tximas
Kaixo denoi, aspaldiko partez berriro zuekin gara pasa den asteburuan, maitzaren 26 eta 27an, Ibarrako Langostino Moto Kultur Elkarteak gure festa nagusiaren aurretik, burutu dugun azken ekintzaren berri emateko.
Pasa den 26ean larunbata, arratsaldeko 15:00etan geratuta ginen Ibarrako San Bartolome plazan, asteburua lagun artean pasatzeko asmotan, eguraldia berriro ere ez genuen lagun izan. Ala eta guztiz 12 moto, 14 lagun bildu giñen eguraldi txarrari aurre egiteko asmotan. Honela kafetxoa hartu eta besterik gabe udetako arropa jantzi eta poliki poliki abiatu giñen Leitzatik barrena Lizarrako Camping_ea.
Eguraldia kontutan izanda, Irurtzun herrian geldialditxo bat egin genuen, gorputzan zerbait beroa sartzeko asmotan. Gorputza pixkat epeldu eta gero, Etxarriko bidea hartu eta Lizarrako, Lizarra Camping_ea iritsi ginen arratsaldeko 20:00ak aldera.
Behin hemen, motorrak utzi eta gure festatxoa hasi genuen bertako tabernan, esan Lizarra camping_eko jendea oso jator hartu gintuela, honi esker giro ezin hobea izan genuen bertan. Afaltzeko ordua iritsi zen, 17 lagun giñen orduako, hiru beranduago itsi bait ziren.
Afaldu ostean kafea, txupitoa........23:30ak aldera taberna sartu giñen, kanpoan hotza egiten bait zuen.
Afaldu ostean mundu guztiak egiten duena egin genuen, jiji, jaja ohikoa dena lagun taldea bilduta dagoenean. Bigarren txupitoa hartu eta gero, gure laguna den Mikel Aragon gaztea mus_ean egin behar genuela esan zuen. Hala egin ere, lau lagun mahaiean eseri ziren eta saio ederra burutu zuten, besteak berriz jiji ta jaja, hemendik aurrera.......
Igandean, goizeko 09:30etan genuen gosaltzeko ordua, aurretik gehienak (ez denak) dutxatu eta txukundu egin ginen. Gosaldu ostean, bertako jendeari agur esan eta Lizarratik Opakuako bidea hartu genuen, bazkaria Olarraingo Lagun Artea elkartean bait genuen. Bidean, Urbasako camping_ean geldialditxoa egin genuen.
Lagun Artea elkartea iritsi eta han genuen bazkari goxo goxoa, Maitek, Evak, Eiderrek, Ramonek, Xabik eta Moskik prestatuta. Bapo bapo bazkaldu ondoren bakoitzak bere gauzak egitera joan zen. Festa giro ezin hobean amaitu genuen.
Hitz hauek aprobetxatuz, eskerrak eman denoi berriro ere, kontutan hartuta zer nolako eguraldiarekin abiatu giñen, eta Lizarra camping_eko jendeari berriro ere, mila esker, emandako arretagatik.
Bukatzeko esan, ekainak 30 eta uztailak 1ean ospatuko dugula V. LANGOSTINO MOTO FESTA eta denak gonbidatuta zaudetela.
P.D.
Ahaztu gabe, gure Langostino Moto Festa egin ahal izateko ditugun laguntzaile guztiei, mila esker.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: