ARRIren omenaldia

"Arri" motorzalearen omenaldia

Kaixo denoi:

Tximas naiz eta saiatuko naiz bi hitzetan 2007.03.31ean larunbata, gure lagunaren eta bidean hildako motorzale guztien omenez egin genuen festaren nondik norakoak.

Arratsaldeko 15:30etan biltzen hasi ginen Saloon Radikal Bikers tabernan, eguraldi kaxkarrari esker, Kataluñatik etorritako lagun guztiak kotxez etorri behar izan zuten. Hala ere bertako 34 lagun bildu giñen prestatuta genuen itzuliari hasiera emateko. Eguraldi oso lagun ez genuenez, itzulia aldatu egin zen, pixkat motzagoa egin genuen. Horrela 16:45etan abiatu giñen Goierri aldera, bertan Ordizi, Beasain eta Olaberria pasa genituen Lazkaora iristeko. 
Hemen merienda zain genuen, naiz eta denbora gutxi pasa azken otordutik, segituan hasi ginen prestaturiko tortila eta txorixo pintxoak jaten. Ordubeten bat egin genuen jan da edaten. Merienda gehiena amaituta genuenean ekin genion itzulerari, Lazkao, Ordizia, Zaldibia, Gaintza, Larraitz eta Altzo pasa genituen hasierako puntura ailatzeko.
Hemen pote pare bat hartu eta Usabalgo sagardotegira joan giñen afari goxoa daztatzeko asmoekin, eta halaxe izan zen. Kafea hartu ondoren, berriro Saloon Radikal Bikers tabernara itzuli giñen, bertan PATHETICS Rock taldea genuen zain. Kontzertua nere ustetan oso ondo egon zen. Hemendik aurrerakoa...........

Gogoratu denoi aurten V. Langostino Moto Festa EKAINAK 30 eta UZTAILAK 1ean izan dela.

Besterik gabe, ondo segi eta hurrengo arte.


Utzi iruzkina: