Makailau jana
Domekan makailau txapelketa dago Eibarren, eta estreinakoz La Moska Gao koadrilak parte hartuko du, Borja Rodriguez eta Josu Mendicute kideek ordezkatuta.
Txapelketan partu ostean, koadrilako batzuk Edozer soziedadean elkartuko gara gure lana dastatzeko eta bixamona lagunartean pasatzeko.
"Dios te salve, makailazale
bost eta sei hamaika
txorizorikan ez baldin bada
berdin zaiola lukainka"
Argazkia: jlastras, CC 2.0.
Eibarko Udalaleko kultura departamentutik oinarriak bidali dizkigute.
XVI.
MAKAILAU TXAPELKETA |
"SAN
ANDRES SARIA". |
OINARRIAK
|
1.-Noiz izango da: 2008ko azaroaren 23an, igandea. |
2.-Lanean hasteko ordua: 11:30ean. |
3.-Non:
Untzaga Plazan |
4.-Taldeek, ordu erdi lehenago han egon
beharko dute zein tokitan jarri behar diren jakiteko. |
5.-Lehiaketa 12:30ean amaituko da. |
6.-Makailaua pil-pil modura egin behar
da. Gutxienez, 2 kilokoa |
7.-Olioa (oliba-olio extra garbia, 0,7 gradukoa)
eta makailaua (kalitate oneneko tajadak)
Udalak emango ditu. Makailaua prestatzeko behar diren
osagaiak (berakatza) eta tresna guztiak (lapikoa barne), ostera, partehartzaileek ekarri beharko dituzte. |
8.- Talde bakoitza bi pertsonaz osatuko da. Sukaldarizaleak izan beharko dute, ez hortik bizi direnak. bat derrigorrez eibarren erroldatuta egon behar da |
9.-Eibarren kokatutako elkarte, etxe
edo taldeek har dezakete parte. |
10.- Bikote bakoitzari 5 euro emango
zaio, osagaiak erosteko |
11.-Izena emateko lehen eguna: 2008ko
azaroaren 3an. 12.-Izena
emateko azken eguna: 2008ko azaroaren 14an, 14:00etan. |
13.-Izenemateak: Udaletxeko Pegora
bulegoan, tlf:: 010 |
14.-Gehien jota, 40 bikote. |
15.-Epai-mahaikideak ospe haundiko
sukaldariak izango dira. |
16.-Sari hauek banatuko dituzte: |
1.-Garaikurra,
txapelak, 150 euro, ALKORTA ANAIAK
etxeak emandako produktuak. |
2.-Garaikurra
eta 90 euro, ALKORTA ANAIAK etxeak emandako produktuak. |
3.- 30 euro |
17.- Partehartzaileek antolatzaileek
emandako produktuak eta tresnak erabili beharko dituzte- |
18.- Epai-mahaiak erabakitakoa ukaezina
izango da |
Antolatzailea: Eibarko Udala
Laguntzaileak: ALKORTA ANAIAK, Aceite: Soc. Coop. Virgen de la Estrella (Maimona).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: