LA MOSKA GAO KOADRILAK RSS BITARTEZ SINDIKATU DU BERE WEBGUNEAREN EDUKIA

lamoskagao 1456150811702 La Moska Gao | 2006-12-29 00:56

La Moska Gao koadrilak webgune berria garatu du, bere edukia RSS bidez sindikatzeko. Horrela, webguneak blog itxura hartu du, erabilterrazagoa izango delakoan. Gunera sartu eta gehitutako azken albiste edo mezuarekin egingo du topo bisitariak. Horrela, ez du denbora galduko eduki berrien bila, orden kronologikoan agertzen baitira testuak. Blogak prentsan azaldutako albiste interesgarriak ere batzen ditu.

 

Gunea blogak.com plataforman dago, CodeSyntax enpresa Eibartarraren produktu bat. Bere helbidea, zehazki, blogak.com/lamoskagao da, nahiz eta zuzenean sartu daitekeen www.lamoskagao.info helbidean.

 

Ekimenak informazioa garatzea du helburu, eta zentzu horretan irailetik daramate koadrila eibartar hontakoek edukiak gaurkotzen: koadrilen dirulaguntzen aldaketarako proposamena, afariak, Udalaren kultur gidaren esteka eta beste informazio batzuk batzen ditu gune honek.

 

Aurreko webguneko atalak mantentzen dira: bisita liburua, estekak, patrozinatzaileak, argazkiak, kideen gune pribatua edo kontaktatzeko moduak. Berritasun moduan, deskarga atala dago: hemen dokumentu interesgarriak jeisteko aukera izango da.

 

RSS jario honen bitartez, La Moska Gaoren aktualitatea jarraitzea posible izango da RSS irakurgailu baten bitartez, webgunea bisitatzea beharrezkoa izan gabe. Horretarako, irakurgailu bat instalatu behar da (interneten doan daude) edo Bloglines bezalako online softwarea erabili. Norbaitek informazio gehiago nahi balu, lamoskagao@gmail.com helbidean jar daiteke kontaktuan funtzionamendua hobeto azaltzeko.

 

DIRULAGUNTZEN ALDAKETARAKO PROPOSAMENA, URTARRILEAN AZTERGAI

Eibarko Udalak urtarrilean aztertuko du La Moska Gao koadrilak uztailean egindako proposamena. Lagunarteko kideek diotenez "Udalak dirua aurreztuko luke, eta jaiei bultzada emango genioke". Bere esanetan, "oraindik ez dira hasi proposamena aztertzen, eta gure urte osoko planak aldatu behar izan ditugu atzerapenak direla-eta".

 

Bestalde, La Moska Gao jaietarako kotxe bat lortzeko gestioak egiten ari da. Gestio hauek eraginkortasunez aurrera eramateko, Udalaren erantzunaren zain daude, laguntzen aldetik (subentzioak, aseguruak, autoa gordetzeko tokia...) bere jarrera zein izango den jakiteko.


Utzi iruzkina: