Dirulaguntzen aldaketarako proposamena
a Moska Gao koadrilak eskaera egin dio Eibarko Udalari sanjuanetarako
koadrilen dirulaguntzak aldatzeko. La Moska Gao datorren urteko
sanjuanetarako hainbat hobekuntza egiteko ideiak biltzen ari da, eta
proposamenen artean eskaera hau dago.
Proposamen honen helburua koadrilen mugimenduari beste bultzada bat
ematea da, baina honekin Udalak gutxiago gastatuko lukeela ere uste
dugu: aurten 11.880 euro gastatu dira dirulaguntzetan, 66 koadrilari
dirulaguntza emanez. Diru larregi iruditzen zaigu exijentzia bakarra
dultzaineroei ongietorria ematea izateko, eta lortzen den bakarra
taldeak erropa berdina eramatea da.
Hortaz, proposamen berria egin dugu: koadrilako 1.000 euro. 1.000 euro
hauek lortzeko, exijentziez gain, balorazio irizpide batzuk aurkeztu
ditugu. Koadrilak 20 pertsonakoak izatea eskatu dugu.
Betebeharrak:
-Hurrengo ekitaldietan parte hartzea: koadrilen aurkezpena eta
kalejira EstaziƱora, Dultzaineroei ongietorria, txupinazoa eta
proegoia. Ekitaldi hauetan dirulaguntzaz ordaindutako gastuak erabili
behar dira, hauen ausentzia arrazoitua ez baldin bada (adibidez
txaranga baten kontratazioa orduz kanpo).
-Alkoholaren abusuaren aurkako pegatina eramatea koadrilak parte
hartzen duen ekitaldi guztietan.
-Egindako gastuen fakturen aurkezpena.
-Koadrila bakoitzak bere maskota egitea.
-Udaletxeak erabaki beharreko beste betebehar batzuk.
Baloraziorako irizpideak:
-Koadrila Batzordean parte hartzea.
-Koadrilen arteko jokoen antolakuntza eta partehartzea.
-Danborrada konpainien sorkuntza.
-Marmittako Lehiaketa eta Herri Bazkarian partaidetza.
-Txosna jartzea bateragarriak ez diren elementu gabe.
-Beste ekitaldi batzuetan presentzia.
-Ekitaldi berrien antolakuntza.
-Originalitatea.
-Gastuen justifikazioa.
-Udalarekin, herriko kolektiboekin eta beste koadrilekin kooperazioa
jaia eta kultura aberasteko.
-Txarangen edo beste talde batzuen kontratazioa.
-Txaranga edo beste talde batzuekin bisita residentzia eta jubiletxeetara.
-Jaiaren zabaltzea auzoetara.
-Koadrilen lokalen dekorazioa.
-Koadrilako kideen kopurua.
-Koadrilak urtean zehar antolatutako beste ekitaldi batzuk.
-Udaletxean erabaki beharreko beste balorazio batzuk.
Hala ere, proposatzen dugu gaur egun dagoen dirulaguntza mantentzea,
heren batera jeitsiz (60 euro), honen bidez koadrila berriak sortzeko.
Honek 3 urteko epea izango luke koadrila handia egiteko.
Komentario eta proposamenetarako gure posta elektronikoko helbidea
irekitzen diegu herritarrei: lamoskagao@gmail.com.
Bestalde, La Moska Gao koadrila irailerako hainbat proiektu prestatzen
dihardu, Arrateko jaiak eta kurtsoaren hasierarekin batera.
Edozein zalantza argitzeko irekirik agurtzen gara.
Eskerrik asko.
Agur bat,
LA MOSKA GAO koadrila.
lamoskagao@gmail.com
http://www.lamoskagao.info
Iruzkinak
Utzi iruzkina: