Eskandaloa Guatemalan

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-19 15:12

Denon jakintzan dago Hilabete honetan Guatemalan gertatutakoa: Rodrigo Rosenberg abokatua hil zuten sikario batzuk. Pare bat egun ostean berak grabatutako bideo bat kaleratu zen, bertan presidentea, Álvaro Colom, eta bere laguntzaileei akusatzen du hilketaz. Rodrigo Rosenberg gobernuko inork ikusi nahi ez zuen informazioa zeukan, eta horregatik hil zuten.
Informazioa ateratzean, Guatemalako Gobernuaren erreakzioa ezin izan da zikinagoa. Presidentzia utziko ez duela argi utzi eta gero (inkulpatuetatik inork ez dago kartzelan), Twitter sare sozialan mezu bat jartzeagatik pertsona bat atxilotua izan zen. Jean Fernando Anleu guatemaltarrak "Primera acción real sacar el pisto de Banrural, quebrar al banco de los corruptos" hitzak jarri zituen. Orain espetxeratuta dago. Ze motako gobernuak atxilotzen du jendea Twitter.en mezu bat jartzeagatik? Ez dira pozik geratu Rosenberg-en hilketarekin eta gobernua edozein eratan salatzen duenaren kontra doazela argi utzi dute.

Rodrigo Rosenberg abokatuak utzitako bideoa




Alvaro Colom Wikipedian (gazteleraz)





Utzi iruzkina: