LAN OSASUNA INFORMAZIOA
Urriaren 10ean segurtasun eta seguritate komitea sortu zen. Talde honen eginbeharra langile guztien segurtasuna bermatzea da. Hurrengo gaiak landu ziren:
- Aire girotua. LAB taldetik lanpostu ezberdinak aztertu ditugu zentzuk diren egoera txarrenean daudenak jakiteko. Lan osasun komiteko bileran lantokiko mapa bat aurkeztu dugu non lanpostu ezegonkorrenak markatuta dauden. Enpresak bere aldetik, aurretik dauzkan planoekin konparatuko du jakiteko ea arazoak lanpostu berdinetan jarraitzen duen eta ala bada konpobide berriak topatuko dituzte. Gaur egun, proba ezberdinak egiten ari dira aire girotuarekin. Osasun komiteak adosten du arazo hau konpondu beharrekoa dela lan giroa hobetzeko.
- Argiak. Enpresari erakusten diogu orain argiak duten egoera bi lanpares osatua eta guk proposatzen duguna da lanpara bakarra piztea eta bestea itzalita lagatzea. Enpresak informatzen digu irtenbide hori ezin dela aplikatu zeren eta lanparek pitzarazgailu bakarra dute eta ezin da lanpara bat bakarrik piztu. Instalakuntza osoa aldatu beharko litzateke eta beste konponbide batzuk izango dira kontuan.
- Antolakuntza eta garbiketa. Sukaldean dauden zakarrontzien irekiera aldatzea adosten da, zeren eta gehienetan zaborra atean itsatsita geratzen da poltsa barrura erori beharrean. Proposatzen dena da, irekiera horiek ixtea eta helduleku batzuk jartzea ateak guztiz zabaltzeko.
Hitz egin den beste gai bat, maiz sukaldeko harraskan sortzen diren traben arazoa izan da. Esan digute, hodietako traba konpontzera etortzen diren iturginak askotan kaferako erabiltzen diren koilara asko topatzen dituztela hodietan trabatuta. Kontuan dugu horrelako objektuak ez direla harraskan behera bota behar eta espero dugu eta eskertzen dugu langile guztien partaidetza arazo hau ekiditeko.
Kableen arazoa ere kontutan izan da, zeren eta uste dugu langileentzat oso arriskutsua dela eta kableak lotuta egon behar direla. Osasun komitean adostu dugu belkrozko brida batzuekin lotu ahal direla gero informatikariak erraz askatu ahal izateko. Cpuak ere tokiz aldatzea proposatu da garbiketa lanak errazteko eta mahai-tokiak hobeto aprobetxatzeko. Gogora arazi nahi dugu lanpostua txukun utzi behar dela lanordua amaitzen denean.
- Arrisku psikosozialak. Agentzia europarraren definizioaren arabera:
“Lanaren diseinu, antolaketa eta zuzenbidean aspektuak eta ingurugiro sozialarenak, non gaitz psikikoak, sozialak edo fisikoak sor daitezkeen langileen osasunean.”
JATORRIA
o Lanaren edukia
o Kantitatea eta lan erritmoa
o Lan-orduak
o Partaidetza eta kontrola
o Erakundearen kultura
o Erlazio pertsonalak
o Rola
o Hazkunde pertsonala
o Etxea eta lan arteko elkarreragina
ONDORIOAK
o Biologikoak: arazo kardiobaskularrak
o Konportaerak: tabakoa, alkohola, dieta…
o Psikologikoak: antsietatea, depresioa, “burnout” edo sindrome del quemado…
o Sozialak: arazoak erlazio sozialetan
o Produktibitatea: Laneko absentismoa, puntuala ez izatea, produktibitate eta kalitatearen beherapena
Egun gutxi barru enpresan azterketa bat egingo da arrisku psikosozialak direla eta. LAB sindikatutik langile guztien parte hartzea eskatzen dugu, zeren eta arrisku mota hau oso garrantzitsua da gehienbat bat telemarketing sektorean lan egiten dugunontzat. Gai honen inguruko informazioa argitaratzen jarraituko dugu eta egon daitezkeen berriak ere.
Psikosoziala ARRISKUA da eta ez OSASUN ARAZOA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: