Made in Euskadi
Jendeak reality show-ak ikusteko joera ez duela esan arren, audientzien datuek bestelakoa diote
Reality show-ak maiz egoten dira gaur egun telebistan eta horrek jendearen izakeran edo pentsatzeko moduan, eragin handia izaten du eguneroko bizitzan. Izan ere, gaur egun mota horietako programak ugariagoak dira telebistan. Gainera parte-hartzaile kopurua nabarmen hazi da azken urteetan.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 2006an egindako ikerketa sakon baten arabera, galdeketa egin zaien pertsonen % 60k ez dituela reality show-ak ikusten aitortu du, baina audientziek erakusten dituzten datuak guztiz bestelakoak dira. Zergatik lotsatzen gara horrelako programak ikusten ditugula aitortzerakoan? Besteen aurreiritzien beldur garelako akaso? Auskalo! Hala ere, munduan dauden reality show ezberdinen kopurua ikaragarria da, eta lurraldeka parte-hartzaileen profilari dagokionez hiru multzo nagusitan kokatzea posible da: Ameriketako Estatu Batuetakoak, Espainiakoak eta Euskal Herrikoak. Ameriketako Estatu Batukoak sexualitatearekin lotura estua izan ohi dute eta parte-hartzaileen artean sexu- harremanak izatea oso egoera normala izan ohi da. Aldiz, Espainiako reality show-etan parte hartzen duten ehuneko handi bat diru edo fama lortzeko aurkezten da. Bertakoak, ordea, guztiz bestelakoak dira, indarra neurtzeko edo besterik gabe norbere burua ezagutzeko lehiaketak egiten baitituzte.
Euskal Herriko lehiaketak. 2003.urtean Basetxeak, indar fisikoa erakusteko lehiaketak, eman zion hasiera Julian Jantzi aurkezlearen gidaritzapean, Euskal Herriko reality show-ei eta jada maiatzean eman zaio hasiera bederatzigarren edizioari. Orain arteko zortzi programa horiek, erabat ezberdinak izan dira hainbat ezaugarriengatik: tokia, egoera, saria, probak...
Beraz, bakoitzak bazuen ezaugarri ezberdin bat besteengandik bereizten zuena. Audientziei dagokienez, Basetxea saioa izan da oihartzun handiena eta eraginkorrena lortu duena, bertako beste saio batzuekin alderatuz, izan ere, batazbeste Euskal Herriko populazioaren %72k ikusi baitu Basetxearen edizioren bat edo beste eta, aldiz, %44k soilik ikusi izan ditu urteetan zehar egon izan diren beste hainbat reality show-ak. Gainera honela adierazi zuen Julian Jantzik 2005. urteko Basetxearen azken saioan: “Euskal Telebistak inoiz baino ikus-entzule gehiago lortu ditu Basetxearen hirugarren edizio honekin”. Bestalde, Basetxeaz gain, hainbat reality show ezberdin ikusteko eta gozatzeko aukera ere eskaini du EITB-k: Zeure esku, Erletxea, Baserria 1907, High School Musical, BT show... Baina euskaldun ugari egon arren, ez dira atzean geratzen gaztelerazkoak: El Conquistador del Fin del Mundo, El Topo,
Dena den, orokorrean mundu mailan, egoera onean aurkitzen dira reality show-ak. Alde batetik, gorantz doazelako audientziak eta beste alde batetik, era horretako programa gehiago sortzen ari direlako. “Izugarrizko eskaera izaten dugu ikuslegoaren partetik reality show euskaldun berriak sortzeko”, aitortu zigun orain gutxi arte EITB-ko zuzendaria izan den Andoni Ortuzarrek. Ea datuak ikusita lotsak galtzen laguntzen dion jendeari eta reality show-ak ikusten dituela naturaltasunez onartzea lortzen den noizbait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: