Edertasuna itsas zabalean

kuxkuxean 1456150631780 k u x k u x e a n | 2008-05-24 15:16

 

Supermodelo 2008-ko kastingak hasi berri dira eta modelogaiak luxuzko barku batean daude proba horiek egiten

 

     Supermodelo 2008 martxan jarri zen berriro ere apirilaren 28an, astelehenean. Hala ere, programa bera ez da oraindik hasi eta prestakuntza zentroan sartu ahal izateko probak emititzen ari dira Cuatro-n. Azken probak luxuzko barku batean egiten dabiltza eta Mediterraneo osotik gurutzontzia egiten ari dira 20 modelogaiak. Dagoeneko Tunisia, Malta, Erroma, Palermo eta Mallorca bisitatu dute eta bertan era guztietako probak egin dituzte. Esan daiteke jadanik prestakuntza zentroan daudela, casting-ean dauden bitartean supermodelo bat izateko arauak ikasten ari direlako.

 

    

     Supermodelo-ko hirugarren edizioa dugu hori, eta berrikuntza eta sorpresa askorekin hasi da. Ez dauka beste edizioekin zerikusirik. Alde batetik, irakasleria aldatu da, bi irakasle berri egon baitira: Marie-Ange Schmitt-Lebreton, prestakuntza zentroko zuzendari, eta Josie, estilismoko irakasle. Azken horrek era guztietako janzkera arraroak eramaten ditu eta, horrela ere, bere ikasleei ondo janzten irakatsi nahi die. Beste alde batetik, parte-hartzaileen profila aldatu da, beste edizioetan ez bezala gizonezkoek lehiatzeko aukera dutelako. Gainera, aurtengo edizio honetan adin-nagusitasuna beharrezkoa izan da. Tontakeria dirudi hori egitea, betidanik modelo lanetan jarduteko heldutasuna ez delako garrantzitsua izan. Izan ere, egun modelo famatu ugari adinez nagusi izan gabe hasi ziren, adibidez, Kate Moss, Gisele Bündchen, Adriana Lima

 

     Nahiz eta berrikuntzak egin, badirudi beste edizioak baino eskasagoa izango dela. Hasiera batean, Cuatro telebista kateak ez zuen nahi eztabaida sortzen duten programak emititzerik, baina Supermodelo 2008 ikusita badirudi polemika ugari egongo dela formatu berri horrekin: partaideen arteko liskarrak, irakasleriaren gogortasuna, neska-mutilen arteko erlazioak… Hori guztia diru puxka baten ordez.   

                            supermodelo2008


Utzi iruzkina: