Ángel Llacer izango da Operación Triunfo eskolako zuzendari berria
“OT”ren edizio berriko irakasle taldean berrikuntza ugari daude
Ángel Llacer hautatu dute “OT”ko zuzendari, besteak beste, bere gauzak azaltzeko duen apartekotasuna, partehartzaileekiko duen kidetasuna eta antzerki munduan izan duen bide luzeak eman dion sendotasunagatik. Ángel Llacerrek, “OT
Ikasleek, irakasleen aholkuak entzun eta esanak bete beharko dituzte hainbat alorretan: kantuan, interpretazioan, koreografietan eta prestakuntza fisikoan besteak beste. Izan ere, bertako ikasle guztiek, ezinbestekoa izango dute, atal bakoitza ondo menperatzea, astearte gauetan emitituko den gala handian dena primeran irten ahal izateko eta horrenbestez “OT” irabazteko. Irabazlea nor izango den erabakitzeko, lau adituk osatuko dute epaimahaia: Noemí Galera, Cocó Comin, Risto Mejide eta Javier Llano. Lehenengo galan, hamazortzi kidek edukiko dute partehartzeko aukera baina horietatik hamasei soilik igaroko dira bigarren fasera. Astero ikasle bat kaleratuko dute egindako emanaldiaren arabera, horrela garailea erabaki arte.
Astearte gauetako galak, Jesus Vazquezek aurkeztuko ditu, orain arteko edizio guztiak bezala. Gala horiek Tele5 katean ikusi ahal izango dira eta aste guztian zehar ordu erdiko laburpenak emango dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: