Ozono troposferikoa
Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa troposferan kokatuta dagoen ozonoa da, lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena. Oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, basoentzako eta landaretzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu. Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, hainbat efektuak sortuz, hala nola, eztula, begi, lepo eta eztarrian sumindura edo birika kapazitatearen murrizpena %20an.
Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren %10 osatzen dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: