Berotegi efektua

kutsadura1 1456150626414 KUTSADURA :) | 2008-10-21 12:52

 

 

Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferan pila daiteke. Lurrera iristen den Eguzkiaren erradiaziorik gehiena espaziora itzultzen da argi (argi erradiazioa) eta bero erradiazio (uhin infragorriak) bezala. Atmosfera garbia bada, espaziora doan energi kopurua handiagoa izaten da. Arazoa honetan datza: karbono dioxidoa nahiko ugari edo lurrun asko duen atmosferak uhin infragorriei eutsi egiten die, ez die uzten espaziora ihes egiten, eta airea berotu egiten da. Horri deitzen diogu karbono dioxidoaren berotegi efektua, gas horren eraginez Lurrean sor daitekeen gehiegizko berotzeari. Berotegi efektuaren eraginez, hau da, efektu horrek sortutako tenperaturaren igoera horren ondorioz, Lurburuetako izotza urtu egingo daitezke, eta urtutako ur horrek itsasoetako maila igoaraziko luke. Gainera, planetako gune batzuk basamortu bihur daitezke, haizeen norabideak eta abiadurak aldatu etab. Aldaketa horien ondorioak aurrez asma ezinak dira, baina larriak izan daitezke. Atmosferan kutsadura gutxiagotzeko premiazko neurriak aplikatuz bakarrik geldi daiteke berotegi efektu hori, erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta energiaren erabilera arrazionalagoa eginez.


Utzi iruzkina: