Irakurketa
EGUZKIA LO DAGO
Eguzkia harro-harro zegoen. Egun osoan bazterrak bero-bero egin zituen. Baina agua etorri zen eta laino handi batek bere kolkoan sartu eta gorde zuen eguzkia.
Ipurtargia egun osoan belarpean ezkutatuta egon zen eguzkiaren argitasunak itxutu beharrean. Baina eguzkia lainoak gorde zuenean, bere ipurdiko argitxoa piztu eta belardian zehar ibiltzen hasi zen. Irribarrez, eguzkiari adarra jotzea pentsatu zuen.
-Aizu, eguzki, egunez, dena argi dagoenean, harrokeriak jotzea erraza da. Etorri orain belardira argi gehiago zeinek daukan ikustera!.
-Gaua gauekoentzat; ni egunekoa naiz eta egunez dakart argia. Egunez zuk ere dakarzu ba?-erantzun zion eguzkiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: