ura likido preziatua

komunikazioa 1456150559157 komunikazioa | 2008-05-03 16:45

       

Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Hil ala biziko arazo larria dago azkenotan urarekin. Likido honen gabeziak kontsumoa mugatzera eta kontrolatzera behartzen bai gaitu.

Nahiz eta planeta urez inguratua egon gizakiok kontsumitzeko den ura %1 bakarrik da, %2 berriz izoztua dago eta beste ur guztia gazia da. Erabilgarria den uraren banaketa guztiz desorekatua dago, gizakiak ezin bai du erabaki non egingo duen euria eta noiz; naturaren esku dago, eta horren bestez badaude planetan zonalde pribilegiatuak eta beste toki ez hain zortedunak ur gabezia larriak dituztenak eta poliki- poliki  desertu bilakatzen ari direnak.

Klima eta lurraren aldaketa prozesuan barneratuta gaude, uholdeak, zikutak, desertizazioak

Nahiz eta prozesu natural bat izan , gizakiak ekintza drastiko bat jokatzen du, prozesua areagotuz eta arazoari irtenbide bat bilatu gabe.

Politikoen agendan pipilean dagoen lehentasuneko gai den arren, arazoa azelerazio geldiezin batean murgildua dago, egunetik egunera ondorioak larrutik ordaintzen dituzten herrialdeak gehiago izanik.

Ura interes politiko bat bilakatu da, lekuan lekuko, adibide argia dago Israelek sinatutako bake akordioan ura  adostasunera heltzeko beste puntu bat izan zela..

Egoera honek, gizakion ongizatean hiru alor garrantzitsu ukitzen ditu: Elikagaien ekoizpenean, osasunean eta bai politika sozialaren egonkortasunean ere.

Ura beharrezkoa da edozein sektoretan, industrian, zerbitzuetan, nekazaritzan…azken hau, ur gehien kontsumitzen duena izanik. Ur kontsumo desegokiari irtenbidea bilatzeko konpromisoa hartu beharra dago, guztiok informatuak izan behar gara kontsumo arduratsu bat lortzeko. Beharrezkoa da gizartearen parte hartzea bere osotasunean, urak daukan baloreaz ohartarazteko eta beharrezko dugun errekurtso natural honi erabilera egokia emateko.

 

                     

         Kontzientziatu beharra daukagu eta ekintzetara pasatu!

 Aholkuak  ura aurrezteko:

  •  Fluxu baxuko iturri buruak jarri iturrietan.
  • Dutxa laburrak hartu.
  • Garbigailuak beteta daudenean erabili. Hauek efizienteak izanik, ur eta argindar gutxi kontsumitzen dutenak.
  • Barazkiak ez iturri azpian garbitu, ontzi batean pilatutako urean garbitu ezkero, ura aurrezten da eta ondoren ur zikina landareak ureztatzeko erabili daiteke.
  • Ez erabili konketa zakarrontzi bezala, beharrezko denean bakarrik eman urari.
  • Bazkariak egosteko erabiltzen den ura ondo neurtu, behar dena hartu.
  • Animatu familia ur baso batekin hortzak garbitzera.
  • Iturriak beti ondo itxi,  bestela ur jario alperra ematen da etengabe.
  • Autoa edo beste edozer garbitu behar denean ur justua erabili, ura ontzietan pilatuz.
  • Harrikoa egitean, lehengo xaboia eman eta ondoren uretatik pasatu.
  • Ordu beroetan ortuak edo lorategiak ez ureztatu, ur gehiena lurruntzen bai da.
  • Aldian behin zisternak eta  ur bonbak errebisatu.

 
uraren kutsadura

Ur erabilgarria gutxitzearen beste arrazoietako bat kutsadura da. Batez ere etxeetatik eta  industrietatik isurtzen diren produktu kimikoen ondorioz, deforestazioagatik eta lurrari ematen zaion erabilera desegokiagatik.

Egun munduko biztanleriaren laurdenak, hau da mila eta bostehun milioi pertsonak erabiltzen duten ura  kutsatua dago, ondorioz urte batean hamar milioi heriotza baino gehiago jasan behar izaten dituzte gehienetan  herrialde txiroenek.

Nahiz eta hartzen diren neurriak, kutsatutako urak berriz ere erabilgarri egiteko, ez da nahikoa  isuriak kontrolatu beharra dago ahalik eta produktu kimiko gutxien erabiliz eta baita ikusezina den kutsadura aintzat hartuz.

 
uraren produktibitatea

 
Errekurtso natural honen beharra, arazo hidrologiakoa bezala jo izan da,  baina egun arazo ekonomikoagoa izaten ari da. Uraren %90 jarduera ekonomikoetarako erabilia izanda.

Gutxi dagoen beste errekurtso naturalen bezala ( petrolioa, harri bitxiak….) ura ere aipatutakoak daramaten erronka ekonomiko berberaren bidean doa. Urak  eskaera handia eta eskaintza txikia izatean bizitzarako beharrezko den errekurtso naturala garestitzen da. Ur edangarria pribilegio bat izanik eta ez beharrezko eskubide bat.

 
uraren funtzio ekologikoa

 
Ekologiarentzat urak zentzu bikoitza dauka, alde batetik ekosistemako elementu bat da eta beste aldetik ekosistema sortzaile da. Beraz ekosistemaren mantenua egiten du eta baita ere sedimentuak, biziak eta elikagaiak garraiatu.

 
arazoa ur erabilgarriaren beharra da

 
Toki askotan ur erabilgarria nahi haina dago aldiz beste batzuetan gutxi edo egoera txarrean dagoen errekurtso naturala da. Mila eta ehun milioi pertsonak ez daukate ura lortzeko mediorik eta bi mila eta berrehun milioi pertsonak daukaten ura kutsatua dute. Herrialde hauetan neurri egokiak hartu ezkero ( saneamendua, distribuzioa ),  heriotza tasak %75 arte jaistea lortu daiteke. Aldi berean herritarren osasuna ere hobetuz.

Lurralde hauetan ur gabezia izatea, ur sistematan inbertsio faltari eta mantenu desegokiari atxikitzen zaio. Erabilgarria den uraren %50 galtzen da, ur jarioengatik, konexio ilegalengatik eta baita bandalismoagatik ere.

Pribilegiatu batzuek ura subentzionatua izaten dute, sisteman konektatua egotearen ordainez. Gehienetan egoera ekonomiko ona duten pertsonak dira, aldiz egoera ekonomiko latza dutenek ez dira sisteman konektatuak izaten eta ondorioz saltzaile pribatuari erosten diete ura, garestiago ordainduz  ur kalitate exkaxagoa.

Uraren kontsumoa zonalde batzuetan eragin dramatikoak  egin dizkio ingurugiroari. Estatu batuek, Txinak eta Indiak lurraren barnealdean dagoen ura kontsumitzen dute etengabe birjaiotzeko astirik eman gabe, ondorioz neurri hidrostatikoak etengabe gutxitzen doaz.

Likido preziatu hau beharrezkoa denez, noizbehinka istilu gaia izan da herrialdeen artean, baina baita kooperazio  iturri ere. Egun bizitzarako ezin besteko baliabide naturalaren eskaintzaren jaitsieragatik eta eskariaren gorakadagatik herrialdeen arteko negoziazioetan gero eta maizago eztabaidatuko da uraren harira.

Arazo larria litzateke ur gabe geratzea, amaiera izango litzateke, ez bai dago bizitzarik urik gabe. Beraz borroka dezagun bizitzagatik eta zain dezagun planeta. Guztiok etorkizun oparoa izan dezagun.

 

 


Utzi iruzkina: