Daniel Innerarity

komunikazioa 1456150559157 komunikazioa | 2008-04-28 19:10

Daniel Innerarity eta gehiegizko informazioaren gizarteen ausnarketa

 

                   

“ Bigarren eskuko mundu batean bizi gara.”


Ez dago jakintzaren nahia asetzeko botikarik, eta badirudi jakintzak ez duela amaierarik, infinitua dela. Jakin nahiak ekarri gaitu egungo gizartetara eta horren ondorio positibo eta negatiboak jasatera. Egia da ikertze eta lan askoren ondorioz gizakiari zentzu batean ongizate maila hobetu zaiola baina aldi berean beste gauza batzuk okertu. Ez bai dago ezer dena ona edo dena txarra denik. Egokiena oreka bat lortzea da , baina hori nekagarria da, uneoro alerta egotea eskatzen duen egoera baita. Errazagoa da gehiengoari edo zure inguruari moldatzea. Gizakiok erosotasuna bilatzen dugu eta ez tentsioa.

Gaur egun oso azkar bizi gara gertatzen denari so egoteko eta horrek masetan parte hartzera bultzatzen gaitu. Azken aldian indibidualismoa indartzen ari dela diote jakintsuek, eta beraiekin ados nago baina aldi berean behar beharrezko ditugu beste pertsonak, eta erabat dependienteak  bihurtzen gara besteek esaten eta egiten dutenaz. Onen ondorioz aurrera doan gizarteen aldaketetaz konturatu ahal izateko gomendagarria da aldian behin pentsalariekin topo egitea eta hauen hausnarketekin bat egitea. Galdera xinpleei erantzun ahal izateko; nortzuk garen, non gauden eta nora goazen, besteak beste eraikitzen ari garena egokia den edo ez  epaitu ahal izateko.

Zibilizaziotan eraginkorrena eta boteretsuena den arma informazioa da eta Daniel Innerarityrekin bat nator, gizakiok datuak gureganatzeko daukagun egoera sumisoaz eta baita datuak erabiltzeko daukagun desoreka eta nahasteaz. Egia da gehiago jakin nahi dugula azkarragoak izan gaitezen, baina jakintza horrek ez gaitu ez azkarrago eta ez hobeagoak egiten. Bai pasiboak, konformistak eta noranzkorik gabekoak. Dena den hitzaldi honen bidez lortutako errezeta jarraitzen saiatuko naiz. Informazioa gestionatzen, ezabatzen, indibidualki pentsatzen, elkarlana bermatzen eta motza eta zehatza izaten.

 Gehiegizko informazioari buruz jardun zen Huhezin, Danniel Innerarity pentsalaria.

Daniel Innerarity izen handiko idazle eta pentsalaria Bilbotarra da jaiotzez baina aspaldian Frantzian bizi da, hain zuzen Burdeosen. Bertatik gidatzen ditu bere lan guztiak. Bere azken publikazioak gaur egungo gizarteetan ematen den informazio saturazioari buruzkoa da, egoera honen hausnarketa eta bere ukitu kritikoa azalduko da jarraian

Azken mende honetan kokatua, industria gizarteetatik, komunikazioaren gizartetara salto handia egin da. Komunikazioa eta informazioaren garai honen harira hausnarketa sakonean barneratua dabil Daniel Innerarity idazle eta pentsalaria. Gehiegizko informazioak pertsonengan sortzen dituen eraginetan sakonduz.

Bizi garen gizarteko lehen desafioa, gehiegizko informazioa gestionatzea da, baina aintzat hartu behar da informazioa ez dela gizarte guztietan berdin banatzen, Desorekatua dago, lurralde batzuetan informazio saturazioa egon arren beste batzuetan informazio gabezia itzela da. Muturreko egoera hauek kaltegarriak izanik gizarte eta pertsonen ongizatearentzat. Pertsonen eskuetara datu gehiegi izateak nahastea dakar, komenigarria izanik noizbehinka desinformatua egotea. Nahi eta nahiez pertsonak inguruan dagoen informazio guztia ez du berdin tratatzen, filtro bat jartzen zaio informazioari eta interesatzen den gaietan sakontzen da, ez bai litzateke posible izango informazio guztiak asimilatzea. Ezagutzaren gizartean gizakiak jakin ahal duena baino informazio gehiago bai dago, ondorioz gizarteak jakintsuagoak dira pertsonak baino. 

                                                                                                                                             Inkontzienteki aparailuen menpe bizi dira pertsonak, lanak erraztu eta erosoagoak egiteko nahian. Gizakia “protesis” betea dago, gauza gehienak egiteko erdibideko aparailuak maneiatzen dituelako. Eta gainera hauek gabe ezin izango luke gaur egungo gizartean aurrera egin. Zoritxarrez zibilizazioaren eboluzioa oztopatuz, zibilizazioak ez bai dira aparailuen erabileraz aurreratzen, baizik eta indibidualki pentsatuz eta sormena landuz.

 Badago osagai bat gehiegizko informazioari aurre egiteko

Interesatzen den informazioa detektatu eta gestionatzea, aldiz interesatzen ez dena baztertzea. Ezin bestekoa da norberaren kabuz pentsatzea eta iritzi propioak izatea,. beste pentsamoldeengatik ahalik eta gutxien kutsatuz. Elkarlana eta sinplezia aintzat hartzeko osagaiak dira informazioa hausnartu eta era labur batean azaltzeko.                                                                                                                            

 

 

 


Utzi iruzkina: