PUBLIZITATE SEXISTARIK EZ!!!!
PUBLIZITATE DUINA GURE ESKUBIDEA!
Urte osoan zehar sufritu behar dugu emakumeok publizitatearen erasoak,
baina egoera hau, gabonen inguruan areagotu egiten da. Izan ere, geure
herriko kaleetan, egunkarietan, telebistetan egunerokoan aurkitzen
dugun publizitateak, gure duintasuna kolpatzen du zuzen zuzenean.
Publizitateak objektu soiletan bihurtzen du emakumea, historikoki
sistema honek inposatu dizkigun rol eta eginkizunen mezuak bidaltzen
ditu, eta izan beharko ginatekeen emakume eredu konkretua inposatzen
digu.
- Garbiketa produktuak, sukaldeko elektrodomestikoak, janari
anuntzioak,... Publizitateak, emakumea agertarazten du etxekolan guzti
hauek egitearen arduradun.
- Honekin batera, familien zaintzaile nagusi bezela agertzen gara.
Ezeren aurretik ama, emazte eta alaba bikainak izan behar gara.
Noizko gizonak eta emakumeak familia barruan, etxe barruan
berdintasunean agertaraziko duen publizitatea? Gizona, naturaltasunez,
erratza pasatzen, harrikoa egiten, hautsa kentzen, umeak edo familiako
beste pertsonak zaintzen agertaraziko duen publizitatea?
- Zimaurren aurkako kremak, kolonia, perfume, arropenak, dieta egiteko
hamaika produktuenak,... Arropa eta kosmetikoen industriak, emakumeok
euki beharreko aparientzia zein den esaten digu bere anuntzioetan.
Noizko emakume ereduen aniztasuna agertaraziko duen publizitatea?
Emakume altuak, baxuak, argalak, potolak, zaharrak, gazteak,...
agertaraziko duen publizitatea?
Gero batek baino gehiago harritu egingo da anorexia edo bulimia
bezalako gaixotasunen areagotzearekin, emakume gazteek argal eta guapa
egoteko duten obsesioarekin.
- Emakueon independentzia faltsua irudikatzen duen anuntziorik ere ez
da falta. “Ejecutiva agresiva” eredu horretaz hitzegiten ari gara, non
emakumean nahiz eta botere apur bat eskuratu izan, etxekoandre,
emazte,.., izaten jarraitzen duen.
Hau ez da guk exijitzen dugun berdintasuna. Gizonezkoek dituzten aukera
berdinak izatea da berdintasun aferaren gakoa, ez beraien berdinak
izatea.
- Familia ereduari dagokionean ere, egoera ez da obeagoa. Publizitateak
aurkezten digun famili eredua bat eta bakarra da, guztiz uniformea.
Ama, aita, eta bi seme alaba: neska eta mutila. Denak oso guapoak,
zoragarriak, arazorik gabeko familiak aurkezten dizkigute,
zoriontsuak,... Zoriontasun hau, ahalmen ekonomiko edo materialekin
lotzen delarik askotan.
Noizko jendartean, geure inguruan dauden famili eredu ezberdinak
agertaraziko duen publizitatea? Ama edo aita bakarrak seme edo
alabarekin, emakume edo gizonen bikoteak, guraso banatuak, seme
bakarra, hiru semealaba dituzten familiak, pertsona bakarrak,...
agertaraziko duen publizitatea?
- Umeei dagoekionean, egoera ere larritzeko modukoa da. Gabonen inguru
honetan, telebistan umeei zuzenduriko anuntzioak zelakoak diren ikusi
dezakegu guztiok. Neskentzako negar, kaka, jan, txisa,... egiten duten
panpinak, kotxekapotak, imaginatu dezakegun sukaldeko elektrodomestiko
mota guztiak,... Txiki txikiak direnetik, beraien funtzioa zein izango
den barneratu dezaten. Mutilentzako ordea, kirola egiteko materiala,
bideojokuak, gerrarako materiala,... dana biolentziaz josia.
Noizko umeak berdintasunean hezitzen lagunduko duen publizitatea? Neska
eta mutilen arteko bereizketarik agertaraziko ez duena? Noizko neskoi,
txikitatik bizitza honetan bete beharko dugun funtizo eta rolik
inposatuko ez digun publizitaterik? Noizko mutilak panpinekin jolasten,
hauek zaintzen eta neskak futbolean aritzen agertaraziko duen
publizitatea?
Noizko emakumeon duintasuna errespetatuko duen publizitatea? Geure
duintasuna kolpatzen duten estereotipo guzti hauekin amaitu behar
dugulako, emakumeak errespetatu eta era duin batetan tratatuko duen
publizitateta exigitu eta lortu behar dugulako, bilgune feministak,
emakumeoi ahotsa ematearen helburuarekin, dinamika berri bat abiaraziko
du abendu eta urtarrila bitartean. Bertan publizitate sexista
erabiltzen duten komertzio edo enpresei zalaketa bideratzeko
intentzioarekin, erreklamazio orriak atera ditu. Emakumeoi geure
estetika edo atera berri den azkenengo garbigailua baina askoz gauza
gehiago interesatzen zaigulako.
Egoera honekiko zeure ezadostasuna, amorrua, azalarazi nahi baduzu
beraz, aurrera eramango diren ekimenetan partehartzera animatzen
zaitugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: