TUENTI
Kaixo guztioi!
Gaurkoan, tuenti webguneari buruz mintzatuko naiz. Bi urte pasa dira jada kontua egin nuenetik. Egia esan, lagun batek gonbidatu ninduen. Hasiera batean ez zidan arreta handirik piztu baina asteak pasa ahala gustuoa hartzen joan nintzaion.
Lagunen argazkiak eta nireak partekatzeko aukera paregabea ikusi nuen. Honetaz gain, argazkietan komentarioak idazteko aukera eskaintzen zidala ikusi nuen. Abantaila handia da honakoa, denbora luzean zehar ikusi ez ditudan lagunekin komunikatzeko balio izan baitit.
Gaur egun, maiz sartu ohi naiz. Gezurra dirudi, baina komentario edo argazki berri bat ikusteak sekulako ilusioa sorrarazten dit. Noizbehinka ezezagun baten petizioa iristen zait, baina sekula ez dut sumatu inolako intrusismorik.
Erosoa eta dibertigarria den orrialdea da, edonori gomendatuko niokeen webgunea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: