TAGZANIA

kliker 1456150547464 kliker | 2009-05-12 15:22

Kaixo berriz ere!

Gaurkoan Tagzania web orrialdeari buruzko analisia txikia aurkituko duzue. Hasteko Tagzania hitzak zer iradokitzen duen esplikatuko dut. Alde batetik, Tagzania Tanzania hitzarekin parekotasun handia du, exotikoa den herrialde batekin. Bestetik, Tag hitzak ingelesez etiketa esan nahi du. Hortaz, exotikotasuna bilatzen duen eta etiketei dedikatua dagoen orrialde bati buruz ari garela esan nezake.

Baina hori baino askoz gehiago da. Web orri honen eginkizun nagusia lekuen bilaketan datza. Bilatzailean edozein lekuren izena jarrita segituan ara eramaten zaitu, satelite bidez ateratako argazkien bidez. Aipatzekoa da ere ibilbideak sortzeko ematen duen aukera.  Kontu bat egin ezkero, gure ibilbide propioak eta lekuak txerta ditzakegu, baita toki horiei buruzko komentarioak eta argazkiak.
Web orrialde interesgarria oso, denoi gomendatzen dizuet bisita txiki bat egin diezaiozuen.

Ona hemen adibide moduan nire etxea tagzaniako mapan:


Nire etxea


Utzi iruzkina: